“Erkidegoen arteko mugikortasuna arautzeak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko du”

  • Espainiako Gobernuko Osasun ministro Salvador Illak atea itxi dio mugakide diren erkidegoen artean herritarren mugikortasuna baimentzeko aukerari. Hirugarren fasean sartzen diren erkidegoen proposamenak “elkarrekin” aztertuko dituztela adierazi du, nolanahi ere.


2020ko ekainaren 4an - 15:20
Salvador Illa osteguneko agerraldiaren aurretik egindako isilunean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurretik ere esana zuen arren, ostegun honetako agerraldian Illak berretsi egin du Espainiako Gobernuaren asmoa: erkidegoen arteko mugikortasuna arautzea bere esku egongo da oraindik, nahiz eta erkidego horiek deseskalatzearen hirugarren fasean egon. Hala, azken egunetan hainbat autonomia erkidegotako presidenteek –tartean EAEko Iñigo Urkulluk– eta Jose Luis Ábalos Espainiako Gobernuko Garraio ministroak berak ere egindako proposamena ez du aintzat hartuko Pedro Sánchezen exekutiboak.

Illaren esanetan, Covid-19aren “gaixotasuna prebenitzeko bektore garrantzitsuenetako bat da” mugikortasun hori kontrolatzea. Nolanahi ere, ministroak azaldu du hirugarren fasean dauden erkidegoetako presidenteekin batera aztertuko dituztela gai horren inguruko proposamenak.

Hirugarren fasean sartzen diren lurraldetan presidente autonomoek “deseskaladaren gestioan erantzukizun osoa” izango dutela gainera tu du Illak, “beraiek izango dira eskuduntza izango duten agintariak, zehazki erritmoak gestionatzeko, normaltasun berrira igaro eta alarma egoera amaitzea barne”.

Bai Nafarroako erkidegoak bai EAEk jadanik egina dute datorren astelehenean hirugarren fasera igarotzeko eskaera eta Espainiako Gobernuak erantzuna ondorengo orduetan ematea espero da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude