Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek –IKTek– funtsezko garrantzia hartu dute egungo gizarte-aldaketetan. Izan ere, gero eta sarriagoa da gizartearen hainbat esparrutan baliabide digitalen erabilera. Horregatik, eskola guztiek ezinbesteko garrantzia eman behar diote IKTak ohikotasunez ikasgeletan erabiltzeari. Hala ere, nahiz eta azken urteotan ikasgeletan IKTen erabilera nabarmen garatu den, gabezia asko antzematen dira eraginkortasunez erabiltzeko eta ikasgai guztietan ezartzeko. Hortaz, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak balioesteko beharra dago.
Lehenengo eta behin, IKTek ekarri dituzten onuretako bat da informazioa bilatzeko eta edozein zalantza argitzeko eskaintzen duten eraginkortasuna eta erraztasuna. Ildo horretatik, Irakasleentzako IKT arloko konpetentziei buruzko arauak izeneko txostenean, UNESCO erakundeak adierazten du IKTak baliabide bikaina direla ikasleek era autonomoan jarduteko, bai eta beren ikas-prozesuaz arduratzeko ere. Hala ere, ikasleek gaitasuna izan behar dute IKTak egokitasunez erabiltzeko eta haien bidezko bilaketak eraginkortasunez burutzeko. Beraz, gezurra izango litzateke esatea gazteak IKTetan jantziak direla aurrerapen teknologikoen garaian jaio direlako. Horregatik, ikasleek teknologia berrien inguruko etengabeko formakuntza behar dute, ikasgaien kontzeptuak eraginkortasunez bilatzeko, ikasteko eta komunikatzeko. Horrenbestez, funtsezkoa da irakasleriak ere prestakuntza teknologiko iraunkorra jasotzea ikasleei kontzeptu teknologikoak zehaztasunez azaltzeko.
Azpimarratu behar da IKTak oso aproposak direla edozein ikasgaitan erabiltzeko, ikasgelan zein ikasgelatik kanpo. Esaterako, Gorputz Hezkuntzan, argazki edo bideo baten bidez ikasleek gimnasia akrobatikoa egin ostean jarduera ikuskatu ahal izango dute, hurrengo saioetan ariketa ongitasunez burutzeko. Hortaz, IKTen erabilerak, zalantzarik gabe, ikasleen interesa areagotzen du gehiago ikasteko eta hobetzeko.
Bestalde, ikasle bakoitzak ikasteko bere erritmoa duen arren aditu askok ziurtatzen dute IKTak ikasle guztien beharrei mesede egiten dietela ondorengo oinarrizko alderdiak biltzen baitituzte:
Lehenik, moldagarritasuna. Ikasleak eta irakasleak zeregin zehatz bat egiteko bere beharretara egokitzen den material informatikoa edo gailu elektronikoa erabiltzea erabaki dezakete. Besteak beste, ordenagailua, tableta, mugikorra, edo arbel digitala.
Bigarrenik, aldakortasuna. Plataforma batean formatu teknologiko desberdinetako euskarriak ezartzeko aukera dago, hala nola, ahozko aurkezpen bat, bideoak, soinuak, eta irudiak. Gehien erabiltzen dena Power-Point da, baina Knovio edo Slidebean ere nahiko erabiliak izaten dira.
Hirugarrenik, interaktibitatea. Hezkuntzan IKTak lantzen badira, ikasleek elkarrekintzako jarduera ugari egin dezakete eta atazak ebaztea errazten da. Horrekin batera, elkarlanaren bidez hainbat eduki ezagutu ditzakete. Horretarako, oso aproposak dira Prezi edo Padlet.
Laugarrenik, konektibitatea. Ikasleek informazioa komunikatu, partekatu eta trukatu dezakete sare sozialen edo plataforma birtualen bidez, gai zehatz bati buruzko ekarpenak egiteko eta ikuspuntuak azaltzeko. Hainbat plataforma daude, baina nabarmentzekoak dira Google Apps for Education eta Edmodo.
Era berean, aipatu beharra gamifikazio tresnak ere badaudela era ludikoan ikasleek kontzeptuak ikasteko. Adibidez Kahoot, Quizizz edo Socrative. Guztien artean ospetsuena Kahoot da, ikasleek denbora errealean erantzuten diete irakasleak prestatutako galderei mugikorrean edo tabletean. Horren bidez, ikasleek kontzeptu teorikoak landu eta finkatzen dituzte modu entretenigarri batean.
Laburbilduz, IKTek berebiziko garrantzia dute ikasleen heziketa prozesuan XX. mendeko hezkuntzan. Baina IKTak ikasgeletan behar bezala ezartzeko, hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Besteak beste, ikastetxeek baliabide teknologiko modernoak izatea eta irakasleek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako tresnen erabilerari buruzko prestakuntza izatea, ikasleei kalitatezko hezkuntza teknologikoa eskaintzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]