Ikastolen jaien I. Komiki Lehiaketa, Amaiurko gazteluaren setioa ardatz

  • Euskal Herriaren historiako gertaera esanguratsuak komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin sortu dute ikastolen jaiek Komiki Lehiaketa. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, Amaiurko gazteluaren setioa (1522) da lehen edizioko gaia. Aitzakia polita dute irakasleek, klasean lantzeko historia kontuak, baina bereziki komikigintza, sarri "zokoratua" den generoa.


2021eko martxoaren 17an - 09:03

Hala esan zigun Mikel Begoña komiki gidoilari eta liburuzainak, duela bi aste publikatu genuen elkarrizketan: "Komikia, artea izanik, interesgarria da klasera eramatea, ez soilik komiki bat nola egiten den lantzeko, baita irakurzaletasuna bultzatzeko ere. Irakaskuntza oso zurruna da batzuetan, eta zaila da material berria txertatzea. Duela urte batzuk [2014-2017 artean] Parrapean jardunaldiak antolatzen genituen Bilbon, komiki lehiaketa tartean. Batxilergo artistikoa eskaintzen zuten zentroekin harremanetan jarri ginen, tailer batzuk eman genituen, eta ikasleek euren lanak aurkeztu zituzten lehiaketara. Komikia ez bada batxilergo artistikoan lantzen…".

Hortxe beraz gonbitea (literatura eta arte) irakasleentzat, balia dezatela Ikastolen jaiek sortutako komiki leihaketa, klasean hurbilpena egiteko genero horretara.

Gaztelako setioa binetatan

Bost egun iraun zuen Gaztela eta Aragoiko tropen setioak, 1522ko uztailaren 15etik 19ra, Nafarroako armadak defendatzen zuen gaztelua menpean hartu zuten arte. Hura da gazteek komikira eraman beharreko gaia. Irabazlearen lana Xabiroi aldizkarian publikatuko da, 2021eko urriko zenbakian.

Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, apirilaren 30a baino lehen. Bakarka edo taldean egin daitezke, eta teknika librea izango da. Lehiaketara aurkezteko ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikaslea izatea.

Gainerako oinarri-arauak Ikastolen Elkartearen webgunean kontsulta ditzakezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


Eguneraketa berriak daude