Manifestazio jendetsuak ikasle greban; EHUk dio “eragin txikia” izan duela

Zuzeneko jarraipena
  • "Sistemari aurre egin!" lelopean ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleak ostegunerako. "Zapaltzaileek beren boterea matentzeko" egindako hezkuntza sistemaren kontra, eta batez ere LOMCE bezalako hezkuntza erreformen kontra egiteko deia zabaldu dute ikasleek.

Goizean Gasteizen egin duten asanblada. (Arg.: Topatu)
Arratsaldean ere manifestazio jendetsuak

Arratsaldeko manifestazioak ere jendetsuak izan dira. Hara Ba! atariak Twitter bidez zabaldu ditu Gasteizko kaleetako irudi hauek.

EHUren arabera, "eragin txikia" izan du grebak

Greba deialdiak "eragin txikia" izan du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan EHUk hedabideei bidailtako oharrak dioenez. Unibertsitateak goizeko piketeak nabarmendu ditu, baita zenbait pertsonak egindako pintaketak ere. "Unibertsitateak gaitzetsi egiten ditu ekintza horiek, helburu bakarra baita kalte materialak eragitea ondasun publikoetan eta epe laburreko oihartzun mediatiko eta propagandistikoa sortzea".

Amaitu dira goizeko manifestazioak

Jada amaitu dira manifestazioak lau hiriburuetan. @xletona Argiako kazetariak Iruñeko manifestazioaren amaiera grabatu du:

 

Oso jendetsuak izan dira manifestazioak lau hiriburuetan. Gasteizen 18:00etan prentsaurrekoa antolatu dute Andramari Zuriaren plazan, "ikasle mugimenduaren kriminalizazioa" salatzeko. Bertaratzeko deia zabaldu dute ikasle guztiei.

 

Ertzaintzak manifestazioa geratu du Gasteizen
Aurrera doaz manifestazioak

Milaka ikasle bildu dira eguerdian hiriburuetan egin dituzten manifestazioetara, eta beste eskualde ugaritan ere egin dituzte mobilizazioak. Azken asteetan gertakari izan dira unibertsitateetan, eta gaur ere poliziaren presentzia nabarmena da manifestazioetan. Ikasle ugari identifikatu dituzte.

 

Iruñean eta Gasteizen ere hasi dira manifestazioa
Hasi da manifestazioa Bilbon
Hastear dira manifestazioak
Zutabeak heltzen ari dira manifestazioen hasieretara
Grebaren nondik norakoak

Ikasle Abertzaleak grebara deitu ditu Hego Euskal Herriko ikasleak. Argudiatu dute hezkuntza honek "miseriara kondenatzen duela langile klasea". Gainera, adierazi dute azkenaldian hezkuntzan egiten ari diren erreformak, LOMCE, Heziberri eta EU 2020, ez direla "ikasleon mesedetarako". Horregatik, hezkuntza sistema honi aurre egin, eta eredu propioa eraikitzeko deia zabaldu dute.

Kaleak betetzeko asmoarekin, manifestazioak antolatu dituzte hiriburuetan 12:00etatik aurrera. Donostian Ibaetako kanpusetik abiatuko da, Bilbon Jesusen Bihotzetik, Gasteizen Bilbo plazatik eta Iruñean Antoniuttitik. Beste eskualde ugaritan ere mobilizazioak antolatu dituzte.

Grebaren deialdia zabaltzeko ekimen ugari egin dituzte aste guztian zehar, eta bezperan itxialdiak eginez hasi zuten greba eguna. Gaur goizean piketeak egin dituzte campus ugaritan. Leioan errepideak itxi dituzte ikasleek, eta Gasteizen bi ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak. Gasteizen greba arrakastatsua izaten ari dela zabaldu dute antolatzaileek. Leioan, berriz, EiTBk errektoretzaren hitzak jaso ditu, eta esan dute fakultateetan "normalitatez" ari direla jarduten.

 

Deitu dutenek esan dute arrakastatsua izaten ari dela greba
Gasteizen fakultateak itxi ditu EHUk
Gasteizen ere goizean goizetik bildu dira
Leioan errepideak itxi dituzte
Goizeko piketeetatik hasi dira tentsio uneak Leioan
... baita Iruñean ere
Bezperan itxialdiak eginez hasi dute eguna Gasteizen...

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


2025-05-06 | Gedar
“Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da”, salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Eskola Ibiltaria, Ikasle Abertzaleakek antolatuta

Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.


Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


Elkarretaratzeak egin dituzte selektibitatearen aurka Hego Euskal Herriko campusetan

Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.


Eguneraketa berriak daude