Igandean Kontxako hondartzan protesta eginen dute Zubietako eta Bergarako erraustegien kontra

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren kontra, baina aurten deialdiari lotu zaizkio Bergaran eraiki nahi duten beste erraustegiaren aurkako herritarrak ere. Alderdi Ederretik abiatuta, Kontxako hondarretan egingo dute elkarretaratzea.


2022ko irailaren 08an - 09:37
Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideak eta Bergarako erraustegiaren aurka ari diren militanteak, elkar hartuta igandeko mobilizaziorako dei egiten. (Argazkia: EAM)

 Donostiako estropaden bigarren jardunaldi eguna hondakinen errausketaren aurkako mobilizaziorako unea ere izan da azken hamarkada honetan, urtero Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako hiriburuko hondartzan antolatzen duen giza katearekin. Aurtengoa ere herritarrei erraustegien kontrako beren protesta azaltzera hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek,  "hondakinen arazoa gero eta larriagoa eta zabalagoa" dela ohartaraziz dute.

Igande honetan, irailak 11, goizeko 11:00etan Alderdi Ederretik abiatuta Kontxako hondartzan burutuko den mobilizaziora aurten Bergarako Larramendiko Arnasa ere batu da, Jaurlaritzak baimena eman duelako Gipuzkoan hirugarren errauste planta bat eraikitzeko: geldiaraztea lortzen ez bada, Zubietako erraustegiaren eta lehendik Añorgan porlana ekoizteko estakuruz hondakinak erretzen dituen Rezolarenaren ostean, Larramendikoa gerta daiteke hirugarren errausketa-labea, mobilizazioaren antolatzaileek oroitarazi dutenez "azken urtean jakin delako Eusko Jaurlaritzak eta Valogreen enpresak Bergaran hondakin industrialen erraustegi bat eraiki nahi dutela".

Mobilizaziorako deia zabaltzeko prentsaurrekoan, EAMeko militanteek salatu dute: "Eusko Jaurlaritzaren jarrera antidemokratikoa salatu behar da, Tapia legea-ren bidez haientzat estrategikoa den edozein proiektu aurrera ateratzeko aukera ematen baitio, herritarren eta udalen iritzien eta arauen gainetik pasata". Eta egitasmo honen ondorioez ohartarazi dute. "Erraustegi honek urtean 592.000 tona gas klima larrialdi areagotzen dutenak, 90.000 tona ur kutsatu, 8.000 tona hondakin arriskutsu, metal astunak, dioxinak sortuko ditu, besteak beste".

Eta Zubietan azken urteotan jada hiri hondakinak eta bestelako zaborrak kiskaltzen ari den erraustegiari dagokionez, AEMeko kideek oroitarazi dituzte instalazio horietan gertatutako istripuak, hainbat kutsadura oraindik argitu gabeko eragin dituztenak: "Hiru aldiz erre da transformadorea, pilatutako zaborretan sute bat izan da, bi aldiz kutsatu dute bertatik pasatzen den Arkaitzerreka, gutxienez 86 aldiz itzali eta piztu dira labeak honek suposatzen duen kutsadura gaindosiarekin. Momentu honetan bertan transformadorea hondatuta dute eta elektrizitaterik sortu gabe ari dira zaborrak erretzen. Aldi berean, hilabete baino gehiago da Arkaitzerrekako kutsadura oso larria antzeman zela eta ez dago arduradunen aldetik inolako konponbiderik", salatu dute ohar bidez, datorren igandeko giza kateko deitzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude