Ibon Iparragirre presoa jipoitu dutela salatu du familiak

  • Presoaren familiak salatu du igandean Iparragirrek Basauriko kartzelan jasotako erasoa bi funtzionarioen eskutik. Joan den martxoaren 7an kartzelaratu zuten Iparragirre gaixotasun larri bat daukan arren. 


2014ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ibon preso ondarroarra askatzearen aldeko elkarretaratze bateko argazkia. (Arg: turrune.wordpress.com)

Ondarroako presoak bi funtzionarioen erasoa igande gauean gertatu zela zabaldu du Iparra Galdu Baik plataformak. Gaueko zenbaketan, funtzionarioen atzerapena zela eta Iparragirrek bere ziegako ateak bere kabuz itxi zituen: “Funtzionarioak gelara sartu eta bakoitzak bi zaplazteko eman zizkion. Kolpeen ondorioz presoa lurrera erori eta buruan kolpea hartu zuen”, adierazi du plataformak.

Egun dagoen modulura lekualdatu dutenetik, epilepsia krisiak saihesteko beharrezkoak dituen botikak ez dizkiotela ematen salatu dute familiak. Iparragirrek azaldu duenez, ohiko botikaren ordez beste bat ematen diote funtzionarioek.

Joan den martxoaren 7an atxilotu zuen Ertzaintzak Iparragirre. Presoaren abokatu Alfonso Zenonek atxiloketa “zentzugabetzat” jo zuen, zigorra etxean betetzen ari baitzen. Kartzelako zuzendaritzak Iparragirreren osasun egoera ezagutzen zuela azpimarratu zuen.

Sortuk adierazi du erasoa “espetxe-politika krudel eta mendekari baten ondorioa” dela eta euskal presoen oinarrizko eskubideak urratzen dituela. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude