Ibon Fernandez Iradi aske utzi ala ez ekainaren 20an erabakiko da


2014ko maiatzaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Preso gaixoen larritasuna irudikatu zuten larunbatean Baionan, Ibon Iradiren liberazioaren alde egindako protestan (Argazkia: Ekhi Erremundegi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekainaren 14an "Giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean Baionan manifestazioa deitu duen Ni Ere Banoa mugimenduak adierazi du fiskala Fernandez Iradiren zigor suspentsioaren kontra azaldu dela. Presoaren abokatu Maritxu Paulus Basurkok azaldu duenez, debate luzea izan da epaileen artean.

2010ean lehen sintomak

Eritasunaren lehen sintomak 2010ean izan zituen, eta 2013ra arte ez zioten esklerosi anizkoitza duela jakinarazi. Kondena eteteko beharrezkoak diren "baldintza guztiak" betetzen dituela adierazi du Ibon Fernandez Iradiren abokatuak.

Eskaera onartuko balitz, Fernandez Iradi sei hilabetero osasun azterketak egitera behartuta egongo da, eta zigorra betetzen jarraitu beharko du, kartzelatik kanpo bada ere.

Fernandez Iradiren aldeko protesta Baionan

Larunbatean Fernandez Iradi libre uzteko eskatu zuten Baionako kaleetan giza-katea osatuz bildu ziren 350 lagun inguruk. “Legea aplikatzeko” eskaera egin zuten bertan bildutakoek, gaixotasun larria pairatzen duen preso orok kartzelatik kanpo egoteko daukan eskubidea aldarrikatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
Eguneraketa berriak daude