Iazko ikasle kopurua mantendu du Seaskak, goranzko joerarekin

  • Senpereko Kattalin Elizalde kolegioarekin 39. ikastetxea ireki badu ere, 4.177 haurrekin egin da sartzea, haur hezkuntzatik lizeora. Kopuruak mantentzen dira beraz, bereziki lizeoan eta kolegioetan irabazi, eta lehen mailan galdu baitira haurrak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 8an - 08:06
Azken eguneraketa: 10:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kattalin Elizalde kolegioko lurra erosi beharko du Seaskak. Lehengo herriko etxearekin adostu enfiteusis izeneko alokairu kontratu luzea ez du baimendu prefetak. Ondorioz, Seaskak Senpereko lurra erosi beharko dio herriko etxeari. Prezio eta ordainketa moduak adostekoak dira oraino. Bestalde, eraikitzen ari den aterbea partekatuko du ere Senpereko SPUC kirol klubarekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude