Salatu dute hurbiletik egin zuela tiro Ertzaintzak Reala-Alaves partida aurreko istiluetan

  • Igande arratsaldean, Realaren eta Alavesen arteko derbia hasi aurretik gertatu ziren istiluak, Anoeta estadioaren kanpoaldean.

Gazte bat lurrean, Ertzaintzarekin izandako istiluetan / @goikoleaigor

2022ko martxoaren 14an - 10:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sare sozialetan zabaldutako bideo honetan ikusten denez, ertzainek gertutik egin zuten tiro.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, pertsona batzuek botilak eta harriak bota zizkietela Ertzaintzaren furgonetei. Bi lagun atxilotu zituzten, 23 urtekoa bata, 24koa bestea.

Amara-Berri auzoan gertatu ziren istiluak. Realeko eta Alaveseko hainbat zale adiskidetze festa egiten ari ziren bertan, haien artean bizi den harreman onaren erakusgarri.

Naiz-ek jaso duenez, lekukoek adierazi dute ertzainek foam pilotak baliatu dituztela. Aldiz, Ertzaintzaren bertsio ofizialaren arabera, "agenteek soinu-salbak egin behar izan dituzte" jendea  sakabanatzeko, eta "ez da zauriturik izan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude