Komunitatea medikuntza herrikoiaren, elikaduraren eta ingurugiroaren defentsan

  • Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, lehen egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten.


2017ko uztailaren 26an - 15:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elikaduraren kultura eta arbasoen sendatze ohiturak berreskuratzeko lan handia egiten dute, ikuspegi dekolonial batetik (oraindik ere “hemengoak ez du balio, atzeratuak gaude” ikuspegiak ere indarra baitu). Izan ere, gaixotasun eta heriotzaren negozioa da inperio kapitalista elikatzen duena. Elikadura eta sendatze burujabetza (beste batzuen artean) oso harremanduta daude gizarteko bizitzarekin. Asko erabiltzen duten esaldia da hau:

“Pueblo nutrido y sano con sus propios recursos”

Horrekin batera, euren egunerokoan dituzten oztopo eta arriskuak azaldu zizkiguten, jasotako errepresioa, mehatxuak, guda psikologikoa... Erakundea bera deuseztatzeko estrategia asko jarri dira martxan (infiltratuak, administratiboki zergak igoz, isunak, produktuak saltzeko lizentzia kendu…) beraiek erailtzeko hainbat planen garatzeraino. Azpimarratzekoa da Hondurasen autofinantzatua den GKE bakarra dela, eta honenbestez, independentzia osoa dauka.

Hau ulertzeko testuinguru kontinentala aintzat hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuten, eta gero zehazki gizartearen birmilitarizazioa nola gauzatzen ari den ulertzea: eredu neoliberalera bueltatzea, botereak kontrolatzen ez dituen herri mugimenduen kriminalizazioa, erlijioaren papera, instituzioak zalantzan jartzea, sare sozialen inpaktua etab.

Baita gobernuaren antolaketa modua eta sostengua ulertzea ere:

  1. Kapital oligarkiko-multinazionalen sostengua.
  2. Eredu militarra eta segurtasunekoa.
  3. Ezker muturreko populismoa.
  4. Publizitate-sostengua (isiltasuna erostea, presidentea jainkotzea).
  5. Sostengu juridikoa (dena da legala).
  6. Sostengu erlijiosoa (Jainkoa guztia legitimatzeko)..

Egoera honen aurrean, izpitxoak ere ikusi genituen. Radio Progresoren proiektua ere azaldu ziguten, asko entzuten duten hedabidea da, batez ere Herri Mugimenduetan, eta debatea sortzen du. Hemen duzue entzungai.

“Herrialdean bortxa da nagusi. Estatuaren egiturak ez dira bakarrik indarkerian bultzatzaileak, indarkeriaren sortzailean ere badira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Honduras
2021eko urtarrilaren 20
Gizakia muga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!