Hondurasera bidaiaren aurrekronika

  • Hurrengo egunotan, nazioarteko misio batean parte-hartuko dugu Hondurasen, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin batera. Bidaia honen helburua jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskal Herrian 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea da, baita herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egindako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea ere.


2017ko uztailaren 26an - 15:46

Programak “Comité de Familiares de Detenidos Desaparecidos de Honduras” (COFADEH*) eta “Instituto Ecuménico Hondureño de Servicios Comunitarios” (INEHSCO*) delako elkarte hondurastarren giza eskubideen aldeko bi aktibista artatu zituen iaz. CEAR-Euskadi erakundeak du Programa garatzeko eta kudeatzeko ardura.

Bidaiak, pertsona horien babes-sareak sendotzeko aukera izan daitekeela uste dugu, baita nazioarteko babesa ikusgai egiteko ere. Horretarako, elkarte, mugimendu eta erakunde hondurastar ugarirekin batzartuko gara, euren egoera, aldarrikapenak zein giza eskubideen egoeraren inguruko informazio bildu eta erakundeei helarazi ahal izateko.

Hainbat herri mugimendu eta erakunderekin bildutako esperientziak kronika laburren bidez jasoko ditugu. Baita sare sozialen bidez ere. Izango duzue gure berri!

@joxemizumalabe

#ezdezagunahaztuhonduras

www.joxemizumalabe.eus

Informazio gehiago Irekia gunean

*COFADEH elkartea 1982. urtean jaio zen, segurtasun nazionaleko doktrinaren aplikazioaren testuinguruan. Aipatuak gizartearen militarizazioa ekarri zuen eta botere publikoak Indar Armatuen mende utzi zituen. Derrigorrezko desagerpenen biktima ziren 12 familiak sortu zuten elkartea, Estatuak desagerrarazi zituen beren ahaideak bizirik aurkitzeko helburuarekin. INEHSCO elkarteak, bere aldetik, komunitate-mailako zerbitzuak eskaintzen ditu eta bere helburu nagusia da bizitza defendatzea, behinolako elikadura eta osasun kultura berpiztuz, bai eta nekazaritza ere. Herrialde hartako hainbat elkarterekin batera lan egiten du militarizazioaren, transnazionalen eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko, lurralde indigenak defendatzeko, etab.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Honduras
Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


2023-06-20 | Ilargi Manzanares
Hondurasko meatze-ustiapenen kontrako ekintzaile bat erail dute

Oqueli Domínguez erail zuten ekainaren 15eko goizean, bere amaren etxean. Urtarrilan erail zuten Ali Domínguezen eta Tocoako Ondasun Komun eta Publikoen Defentasarko batzordeko Reynaldo Domínguezen anaia zen.


2022-10-16 | Saioa Baleztena
Daybelyn Juares. Zaintza duinak aldarri.
“Zaintzaileon borrokak ez du lehentasunik feminismo hegemonikoarentzat”

Dabeylyn Juares (Alianza, Honduras, 1992) aktibista eta gizarte integratzailea da La Violetan, Bartzelonako ASSIS harrera zentroak kudeatzen duen inklusio bizitegi-zentroan. 2015ean Bartzelonara migratu zuen eta orduz geroztik zaintzari lotutako lanak egin ditu, ikasketekin... [+]


2022-06-21 | ARGIA
Berta Cáceresen hilketagatik 22 urteko espetxe zigorra ezarri diote Desa hidroelektrikako lehendakari exekutibo zenari

Berta Cáceres ekintzaile ekologista hil zutenetik sei urte bete direnean, Roberto David Castillo Mejía, Desa enpresa hidroelektrikako lehendakari exekutibo zena, 22 urteko espetxealdira kondenatu dute Hondurasen. Enpresa hori presak eraikitzen ari zen Lenca... [+]


Eguneraketa berriak daude