Hondakinik sortuko ez duen lehen supermerkatua

  • Hondakinik gabeko lehen supermerkatua ireki dute Alemanian Sara Wolf eta Milena Glimbovski ekintzaileek. Original Unverpackt (paketatu gabekoa esan nahi du alemanez) bataiatu dute denda.


2016ko martxoaren 1ean - 12:53
Berlinen ireki dute lehen denda eta irabaziak hazi ahala, negozioa zabaltzea aurreikusten dute. (Arg: Original Unverpackt)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elikagaiek sortzen duten gehiegizko hondakinez kezkaturik, eredu berri bat sortzeko diru bilketari ekin zioten bultzatzaileek, crowdfunding bidez. Aurreikusita zutena baino diru gehiago –45.000 euro– bildu ostean, Berlinen ireki zuten supermerkatua, 2015eko irailaren 13an.

Original Unverpackt ez da ohiko supermerkatua. Ontziratu gabeko elikagaiak eskaintzen ditu eta bezero bakoitzak bere ontzia eraman behar du; ahaztekotan, bertan izango du eskuragarri, ostera itzultzeko baldintzapean. “ Datorrenak ez ditu marka asko aurkituko, nahikoa baita dagoen hori onena izatearekin”, adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek.

Alemaniako supermerkatu kate handien errutinatik at dagoen eredu bat eskaintzea da Wolf eta Glimbovskiren asmoa. Irabaziak hazi ahala, denda gehiago irekitzea aurreikusten dute. Aurre egin nahi diote bilgarriek, urtebetean, Alemanian sortzen duten 16 milioi tonako kopuruari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025eko uztailaren 16
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!