Hondakinen ur zikinak berriz Urumeara: Donostiako saneamenduaren gabeziak salatu ditu Eguzkik

  • Azken euriteen ondorioz Donostiako Amara Berri auzoaren parean orban marroi ilun zabala azaldu da Urumean. Eguzki talde ekologistaren esanetan, inguru horretan ur saneamenduak dituen gabeziak agerian geratu dira berriz ere.

     


2020ko maiatzaren 14an - 11:57

Maiatzaren 11ko bideo bat zabaldu du Eguzkik erakusteko Urumearen zati handi bat nola zikindu duen isurketa batek Donostiako Amara Berri auzoaren parean. Talde ekologistaren arabera, azken euriteek utzi dute agerian inguru horretan dagoen ur saneamendu "gabezia", erreka kutsatzera eramaten dutena: "Horiek ez dira soilik euri-urak, jakina, horiek ur zikinak ere badira, inolako tratamendurik gabe isurtzen direnak".

Halako isurketak, gainera, beste zenbait puntutan ere gertatzen direla dio, hala nola Santa Katalina zubiaren parean, edo Frantziako pasealekuan. Bi horietan ere ur zikinak isurtzen dituzten gainezkabideak daude.

Ez da lehen aldia Eguzkik Urumeako inguru horretan halako isurketak daudela salatzen duena. Otsail honetan beste isurketa bat atzeman zen, kasu honetan metroaren obrekin zerikusia izan zuten Donostiako Udalak eta Eusko Trenbide Sareak berak ere aitortu zutenez; talde ekologistaren esanetan ez da lehen aldia lan horiek horrelako legez kanpoko isurketak egiten dituztela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude