Gainezkabidetik ateratzen den orban marroiak kontrastatzen du Urumean behera datorren uraren kolorearekin. Bideoan hobeto apreziatuko duzu.
Bideo hau igande goizean ateratakoa da. Bistan da Amara Berriko gainezkabide edo alibiaderotik ateratzen den orban marroia, Urumean behera datorren uraren kontrastean. Horiek ez dira soilik euri-urak, jakina, horiek ur zikinak ere badira, inolako tratamendurik gabe isurtzen direnak. Eta Amara Berrikoa ez da horrelako gainezkabide bakarra, jakina. Ikus bideoa:
https://www.facebook.com/Eguzki.erakunde.ekologista/videos/2629652490635571/
Eguzki, 2020ko maiatza
La entrada Urumean berriro ere agerian geratu dira Donostiako ur-saneamenduaren gabeziak aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.