Sexu bereko pertsonen ezkontzaren aldeko manifestazioa Baionan urtarrilaren 26an

  • Urtarrileko azken larunbatean, hilaren 26an, sexu bereko pertsonak ezkontzeko eskubidea izatearen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan. 11:00etan izango da herriko etxearen aurrean.


2013ko urtarrilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frantzian homosexualen arteko ezkontza eta adopziorako eskubidearen lege proiektua eztabaidatzen ari dira oraindik

Frantziako Estatuan bikote homosexualei ezkontzeko eta haurrak adoptatzeko eskubidea emango dien lege proiektua eztabaidatzen ari dira.

Hollandek eginiko hauteskunde promesa aurrera doa, baina ez gay eta lesbianen eskubideen aldeko kolektiboek nahi bezain azkar. Epeek eragin dute desadostasun handienetako bat, ezkontza eskubidearen alde agertu diren mugimenduek uste baitute 2013ko ekainera arte itxaron beharra tarte luzeegia dela.

Jende asko mobilizatu du neurriak, aldeko zein kontrako. Adibidez, igande honetan manifestazio handia egin zuten Parisen guztiei ezkontza eskubidea aitortzearen kontra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude