"Hizkuntzaren biziberritze prozesuak munduko toki gehienetan gertatzen ari dira"

  • Irailaren 30ean hasi da Garabide elkarteak Euskal Herrian antolatu duen “Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia” eta hilabetez luzatuko da formazio honen bigarren edizioa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 01an - 15:50

Urriaren 30 arte Euskal Herrian izango ditugun 16 partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute –kargu instituzionalak, politikariak…– eta Euskal Herrian 180 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan. Guztira 10 hizkuntza gutxiagotutako 16 kide izango dira Euskal Herrian hilabete honetan.

Ikastaldi hau gehiago ezagutzeko aukera izan dugu gaur, estudioetara etorri baita Garabideko kide den Maialen Sobrino.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Carolina Gandulfo, doktorea eta guaraniera ikertzailea
“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


Eguneraketa berriak daude