Hizkuntza ohiturez eta gizartea aktibatzeaz arituko dira Udaltopen

  • Donostiako Egian, Arrigorriagan, Errenterian eta Agurainen euskarari eusteko egindako egitasmoak azalduko dituzte, eta kaleko ekimenok beste eremu batzuetara moldatzerik dagoen aztertuko dute.


2017ko maiatzaren 5ean - 10:23
Egia Euskaraz egitasmoaren bukaera ekitaldian gogoeta egiten. Argazkia: Dani Blanco.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egia auzokoek abiatu zuten bideari protagonismo handia emango diote aurtengo Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketetan, maiatzaren 11 eta 12an, Lasarte-Orian. Egiatarren esperientzia Aitziber Gurutzeagak kontatuko du; Aguraingo 75 ordu euskaraz-i buruz Asier Lafuente arituko da; Arrigorriagako Baietz 365! egitasmoa Karmelo Ayestak azalduko du; eta Errenterian bukatu berri duten Aste BatZUK, euskararen eroaleak esperientzia Aitzol Perez de San Romanek kontatuko du.

Pello Jauregi EHU irakasleak Lasarte-Orian egindako Baietz 40 egun euskaraz! ikerketa-ekintzaren emaitzak emango ditu lehen aldiz topaketetan.

Topaguneak, AEK-k, Emunek eta Donostiako Piratek era horretako ekimenak beste eremu batzuetara zabal daitezkeen aztertuko dute.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak proposamen berri bat egingo dute: Hizkuntza-ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herriko herri guztietan eta elkarrekin lantzeko proiektua.

Egitarau zehatza lotura honetan daukazue.

Egia Euskaraz ereduari buruz ARGIAn argitaratutako guztia Egia eredua kanalean irakur dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egia eredua
2018ko urriaren 24
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena
800 hernaniarrek hartu dute parte euskarari eusteko erronkan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.