Laura Vilagra Kataluniako Gobernuko presidentetzako kontseilariak adierazi du Katalunian, bertako Gobernuak eta Espainiakoak datorren astean hasi behar dituzten negoziazioetan (abuztuaren 2rako dago jarrita hitzordua), ikus-entzunezkoen ekoizpen eta emisio kuotetan katalana (eta beste hizkuntza gutxituak) sartzearen garrantzia eta funtsezkotasuna aldarrikatuko dutela.
Albiste honetan aipatzen da Moncloa-Generalitate negoziazioetara eramango dutela gaia. Albisteak datu batzuk ere badakartza, nola plataformen legeek eskatzen duten herrialde batzuetan hizkuntza/garapen propioetako kuota edo portzentaia. Herrialde batzuk konparatzeko: Frantzia %20-25, baina hizkuntza gutxituen beharrik gabe; Espainia %5, baina hizkuntza gutxituen beharrik gabe; Italia, %20; Polonia, %20.
Kataluniako Parlamentuan egindako agerpen batean, galdera bati erantzunez portzentaia berriak ere proposatu ditu Vilagra sailburuak: Ekoizpenetan %50 gorde dadila produkzio europarrentzat, eta %50 horren barruan, %30 izan dadila "gaztelera ez diren hizkuntza koofizialentzat".
Hain zuzen ere, Pantailak Euskaraz ekimenak bere aldarrikapenak publiko egin zituenean ekainean, legezko kuoten gai hau ere aipatu zuten, honela:
Streaming plataforma nagusietan euskararen presentzia legez bermatu eta areagotzea
Netflix, HBO, Disney+, Amazon Prime Video, eta gainontzeko plataformei eskatzen diegu, euskaraz sortutako edo euskarara, jadanik bikoiztu eta azpidatzita dauden katalogoko edukietan, euskararen aukera gehitzea eta hori, euskararen eremu guziari eskaintzea. Erakundeei, hori horrela izan dadin, plataforma hauekin negoziatzen hasteko eskatzen diegu, estreinaldi berrietan, euskarazko bikoizketa eta azpidatzi berriak sortzeko prozesuan era proaktiboan parte har dezatela, eta Estatuetako Ikus entzunezko Lege Orokor berrietan eragitea euskararen presentzia bermatzeko.
Berriak ere tratatu du gai artikulu batean, zenbait iritzi bilduz.
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.
Okzitanian, joan den... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]