Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han bilduko dira Europa osoko 30 hizlaritik gora, tartean Euskal Herrikoak; eta besteak beste, hamazazpi hizkuntza gutxituren egoera eta errealitatea ezagutzeko aukera egongo da.
Lohitzune Txarola Langune elkarteko zuzendariaren aburuz, “beharrezkoa da hizkuntzari eta hizkuntzei behar den balioa ematea. Kultur eta sentimendu osagai hutsetik at ikusiak izan behar dira”. Txarola, Bruselan Europar Zuzenbidean eta Nazioarteko giza eskubideen masterra egin ondoren, han hasi zen lanean Europako instituzioetan. Euskal Herrira itzulita, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari izendatu zuten (2011-2015 legealdian), eta beste legealdi bat politikan egon eta gero, Langune elkarteko zuzendari lanetan hasi zen, eta geroztik hor egiten du lan.
Kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi duela irakurri dugu. Zein da ekarpen ekonomiko hori?
Hizkuntzek, negozio aktibitatea sortzen duten neurrian (itzulpenak, teknologia garapenak, formakuntza...,) ekonomian eragiten dute. Hau da, hizkuntzen arteko elkarbizitza gertatzeko, itzultzaileak behar ditugu, baita itzulpen, transkribapen teknologiak edota formakuntza ere. Horrek guztiak sektore ekonomiko oso bat mugiarazten du. Azken datuen arabera, EAEko Hizkuntzen Industria osatzen duten lau segmentuetako enpresek 211,3 milioi euro inguru fakturatu eta 4.600 enplegu inguru sortzen dituzte, hizkuntzen industriarekin lotutako jarduerak soilik kontuan hartuta. Bada zerbait.
Horretarako ordea, garrantzitsua da eleaniztasuna kudeatzearen beharra... Egiaz, noraino sentitzen dute erakundeek behar hori?
Tira, administrazio publikoaren aldetik, lege betekizuna dago, hau da, EAEn adibidez, eduki guztia euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu beharra dago derrigorrez. Beste kontu bat da barne mailan nola kudeatzen diren gauzak. Enpresen errealitatea aldiz, desberdina da, sektore pribatua ez da derrigortua sentitzen, baina hizkuntzen kudeaketa lehiakortasun faktore bat dela gero eta onartuago dagoen zerbait da. Hau da, uste dut enpresek gero eta gehiago ulertzen dutela bezeroari bere hizkuntzan hitz egiteak abantailak dituela bere negozioarentzat, eta horrek esan nahi du hizkuntza hegemonikoak ez direnak ere, kudeaketa horren parte bilakatu behar direla, esaterako, euskara.
Europar Batasunaren jarrera ere hizkuntza aniztasunaren aldekoa da, nahiz eta berarentzat hizkuntzen gaineko erabakiak estatu kideen eskuduntza izan. Adimen artifizialaren eztandarekin, ingelesa hizkuntza hegemoniko bilakatzen ari dela ulertzen du Europar Batasunak eta ondorioz, aniztasunaren aldeko apustua egin behar dela.
Europar Batasunaren jarrera hori euskara bezalako hizkuntza gutxitu batentzat ona da, ezta?
Bai, euskara ez da ofiziala Europan, ingelesez additional languages (‘hizkuntza gehigarriak’) estatusa dauka, erdi ofizialtasun moduko bat da. Baina horrek soilik esan nahi du legeria hizkuntza horietara ere itzuli behar dela. Hala ere, Europak ulertzea aniztasuna garrantzitsua dela ongi dago. Gainera, Europan hizkuntza gutxitu asko dago, guk kongresura horietako 17 errealitate ekarriko ditugu, oso egoera eta baldintza desberdinak dituztenak. Euskararen alde gure herriak egin behar izan duen ibilbidea beste batzuentzat ere baliagarri izan daiteke.
Orduan Europako hizkuntza gutxituentzat eredu izan gaitezke?
Ez dakit eredu, baina gure ikasketa asko esportatu ahal ditugu: hizkuntza eta euskara planetan dugun esperientzia, euskara sustatzeko teknologiaren ikerketa eta garapena... Zorionez Euskal Herriak, berezitasuna badu, eleanitza da, bi hizkuntza hegemoniko eta hizkuntza gutxitu bat ditugu gure berezko hizkuntzak, gehi migrazio fluxuek ekarritako hainbat hizkuntza. Euskararen biziraupen eta garapenerako borrokak eta askotariko hizkuntzak aldi berean maila orekatuan kudeatu beharrak hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu du Euskal Herrian, denetariko beharrei aurre egiteko ekosistema osatu behar izan baitugu: gure hizkuntza teknologia berrietan atzean ez geratzeko, arlo espezializatuetan ere gure hizkuntzak presentzia izan dezan terminologia garatzeko, kalitatezko hizkuntza irakaskuntza garai berrietara moldatzeko... Gure lurraldeak beste hizkuntza batzuei, bere biziraute eta garapen prozesuan egin dituen aurrerapausoak erakutsi ahal dizkie.
Suposatzen dugu Langune bezalako elkarte txiki batentzat ahalegin handia izan dela honelako kongresu bat antolatzea. Zerk eraman du horretara?
Bai, ahalegin handia izan da eta nolabait eskutatik joan zaigula esango nuke. Oso baliabide gutxirekin azkenean uste dut sekulako egitaraua atera dela. Ea behin pasata, balorazio ona egiten dugun. Zergatik antolatu dugun? Ikusten dugulako gehienetan hizkuntza eta bereziki euskara kulturarekin lotzen dela eta Langunek hizkuntzen eta zehazki hizkuntza gutxituen, pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du. Azken datuen arabera, EAEn euskara sektoreek eragindako enplegua, ekonomia osoaren ia %6 da eta EAEko Barne Produktu Gordinarekiko euskarak duen pisua %4,5ekoa da. Azken finean, hizkuntza gutxituen biziraupen eta garapen beharrak hizkuntzarekin zerikusia duen industria indartsua sortzen laguntzen du, aberastasun kulturala sortzeaz gain, lurraldea ekonomikoki ere indartzen duena.
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]
Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]
Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]
Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]