‘Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna mehatxua da Errepublikarentzat’


2015eko ekainaren 12an - 14:38
Ezkerreko Alderdiko Jean-Luc Mélenchon Frantziako politikaria. Argazkia: www.la-croix.com
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mélenchonek bere blogean adierazi duenez, Ituna berretsiz gero komunitarismo linguistikoa erakundetuko da, eta hori nortasun errepublikarraren aurka doa. Frantzian hitz egiten diren hizkuntza batzuek lortuko lituzkete eskubide horiek, eta horrela, Estatuan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuei atea irekiko omen zaie.

Zergatik lege egitasmoa?

Mélenchonen iritziz, Hollandek, lege egitasmoaren bidea aukeratuta, erreferenduma baztertu nahi du, ez du nahi frantziarrek haien iritzia ematea. Ezkerreko Alderdiko kideak erreferenduma eskatzen du. Ituna berrestearen aurka dago erabat, uste baitu Errepublikaren batasunarentzat eta zatiezintasunarentzat mehatxua dela.

Eurodiputatuak Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berrestearen aurka zergatik dagoen azaltzeko lehenagotik egina zuen idatzia da lotura honetan duzuena.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.