Lerro hauen bitartez ideia xume bat azaltzera nator. Hizkuntza greba.
Hainbat greba mota ezagutzen ditugu. Muturrekoenak, norberarentzat dituen ondorio larriengatik, gose eta egarri grebak. Gure irudirako xelebreena “japoniar” erako greba litzateke, ekoizteari utzi beharrean, gehiegizko ekoizpena sortzean omen datzana, gehiegizko neurrian ekoitzitako produktua maneiatzea arazo bihurtuz enpresarentzat, biltegiratzeko eta merkaturatzeko zailtasunagatik. Bestalde, gure inguruetan lan gatazketan ezagunagoa dugun lan greba mota, ordu edo egun batzuetan lan egiteari, ekoizteari, alegia, uko egitea, era horretan enpresa edo administrazioen arazoa izanik ezer ez dela ekoitziko.
Greben gaiarekin jarraituz, zera darabilkit buruan: agian, euskara hizkuntza gutxituarazia izatearen ondorioz gutxitua denaren hiztunok, euskara erabiltzea ukatua eta oztopatua zaigun hainbat egoeretan, bidegabeki gehienetan, horri aurre egiteko tresna egokia izan daitekeela grebaren aldaera bat, Hizkuntza Greba, hain zuzen ere. Agian, egun Justizia arlotik euskararen aurka behin eta berriro epaitegiak ematen ari diren sententzia bidegabeen aurrean protesta egiteko ere balio dezake.
Justizia arlotik euskararen aurka behin eta berriro epaitegiak ematen ari diren sententzia bidegabeen aurrean protesta egiteko balio lezake Hizkuntza Grebak
Zalantzarik gabe, Euskalgintzan eta Herrigintzan diharduten hainbat elkarte eta erakundek elkarrekin egindako gogoeta eta elkarrizketen bitartez adostu beharko lukete balizko Hizkuntza Greba hori zertan litzatekeen; nola, noiz, nork, nori, zergatik eta zertarako. Ideia gisa, hona hemen aipatutako puntu horien zehazte adibideak:
- Zertan litzatekeen: euskara erabiltzeko eskubidea urratua den egoeretan urraketa horri aurre eginez euskaraz egiteari irmo eustea, gugandik zerbait lortu nahi duen marka, enpresa edo erakundeari zera ulertarazteko, zerbait hori lortu nahi badu, gure euskaraz komunikatzeko hizkuntz eskubidea errespetatu beharko duela.
- Nork: euskaraz bizi nahi dugun euskaldunok.
- Nori: euskal hiztunon hizkuntz eskubidea errespetatzen ez duenari. Enpresa eta marka komertzial handiak, erakunde publikoak eta euren ordezkariak… Erakunde publikoen artean nabarmentzekoak dira epaitegiak, Ertzaintza eta Osakidetza, hain zuzen, erakunde horiekiko harremanetan izanik zailenetakoa euskararen erabilera.
- Nola: Euskalgintzan eta Herrigintzan diharduten eragileen arteko elkarrekintzarekin, Hizkuntza Greba egiteko denbora tarte bat ezarrita.
- Zergatik: egunerokoan euskara erabiltzeko eskubideari uko ez egitearren norberak egin beharreko ahalegina etsigarria delako, bakarka burutzeko borroka handiegia baita gehienetan. Eta arriskutsua ere bai, zenbait erakunde publikoren edo euren ordezkarien aurrean.
- Zertarako: horrelako ekimen batek nolabaiteko babesa emango lioke norbanakoen eguneroko ahaleginari, antolatutako eta jende gehiagok eginiko ahalegin eta ekimen bat dela jakinik; norbanako gutiziatsu baten kontua dirudienetik gauza erabat orokorra dela erakusteko balioko bailuke.
Hizkuntza Grebak, euskararentzat bezalaxe, balioko luke gainontzeko hizkuntza gutxituentzat ere, noski.
Besarkada bero bat nire gisara egunerokoan zeuon hizkuntza eskubidea aurrera eramateko ahaleginetan ibiltzen zareten guztioi.
Joxe Migel Muguruza Eizagirre
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]