Hitzaldi bira bat eskainiko du udan Rojavan izandako brigadista talde batek

  • Irakaspenak jaso eta elkartasuna adierazteko asmoz joan ziren hainbat euskal herritar udan Kurdistango Rojava eskualdera. Bertan ikasitakoak partekatu asmoz egingo dute hitzaldi bira urtarrilean eta otsailean, sei herritan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 08an - 10:12
Egitarauaren kartela. Argazkia: @topatu_eus

"Benetako iraultza al da? Zein hausnarketetatik dator historikoki mugimendu kurdoak aldarrikatutako estatu propio baten gaur egungo ukapena? Zeintzuk dira XXI. mendearen baitan iraultza batek dituen elementu garrantzitsuenak? Zein formatan garatzen ari da emakumeen borroka?". Galdera horiei erantzun asmoz joan zen 2018ko udan Euskal Herriko brigadista talde bat Kurdistango Rojava eskualdera, eta, orain, han jasotako irakaspenak zabaldu eta hausnartzeko hitzaldi bira bat antolatu dute. Urtarrilaren 18tik otsailaren 9ra Arrigorriaga, Hazparne, Gasteiz, Intxaurrondo, Iruñea eta Azpeitian izango dira. 

Gai asko konpartitzeko aukera eskainiko dute hitzaldietan: Rojavako Iraultza, Ekialde Hurbileko geopolitika, egitura politiko ezberdinak, antolakuntza moduak, militantzia ereduak, kontraesanak... "Guk bizitako esperientzatik sortutako analisi zein hausnarketa batzuk garatu ditugu, besterik gabe". Horrez gain, gai konkretu batzuei buruzko idatzizko kronikak ere osatuko dituzte. 

Elkartasun internazionalistaz

Ikaspenak bakarrik ez, bultzada ere eman nahi izan diote Kurdistango herriari, horrela ulertzen baitute brigadistek internazionalismoa: "Irmoki uste dugu beste herrien borrokak babestea eta bultzatzea iraultzaile guztion ardura dela, nahiz eta kritikak edota desadostasun konkretuak izan. Internazionalismoaren praktikatik, Euskal Herriko militante gisa gure babesa adieraztera joan ginen haraino eta gure herrian hango esperientzia azaltzeari ekingo diogu datorren hilabeteetan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude