Historia klinikoa euskaraz? Bai horixe, dio paziente euskaldunen gaineko ohar klinikoak gaztelera hutsean idazten dituen zerbitzuko medikuak. Bai ba, Itzulbide izeneko itzultzaile neuronalari esker. Ez dugu oraindik ikasi: historia klinikoa euskaraz idazteko bi gauza baino ez dira behar: osasun langilea izatea eta euskaraz jakitea. Ez dugu itzultzaile automatikoaren beharrik horretarako.
Itzultzaile automatikoa euren lotsak estaltzeko eta beldurrak arintzeko besterik ez da; izan ere, boterea dutenen onespena jasotzeko sortua baita. Itzultzaile automatikoak zera esan nahi du: erdaldunen baimena behar duzula, euskaraz lan egiteko.
Oker dabiltza batzuk zein besteak. Izan ere, osasungintzan euskaraz lan egiteko bost gauza dira beharrezkoak, bost zutabe, nolabait.
Lehendabizi, ordenagailuekin lan egiten dugunez, aplikazio informatikoak euskaraz eduki behar ditugu. Historia Klinikoa euskaraz idazten genuenok horrela eskatu genuen 2012an. Orain, Osabide, gure lan tresna, euskaraz eskura daukagu. Bigarren, eskatzen ditugun proba diagnostikoen emaitzak eta txostenak euskaraz behar ditugu. Odol eta gernu analisien emaitzak euskaraz jasotzea eskatu genuen Arrasaten duela urte asko eta, egun, euskaraz dauzkagu eskura.
Irudi-proben txostenak guztiontzat euskaraz eskatu ditugu hainbat aldiz, alferrik, oraindik ere gaztelaniaz baitatoz. Eta hori galdutako aukera da, guztiz garrantzitsua gure ustez, beste zutabe bat izaterainokoa. Batetik, beste zutabeekin batera euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza izatea ahalbidetzen duelako. Bestetik, langile erdaldunak euskara naturaltasunez ikustera ohituko dituelako. Irakatsiko dielako.
Hainbat mediku euskaldunek azaldu beharko diete lagunei, etxekoei, zergatik ez duten Historia Klinikoa euskaraz idazten. Bai, lagunak, historia klinikoa euskaraz posible da. Has zaitezte behingoz
Beste zutabea litzateke kode etikoak eta harrera protokoloak osatutakoa. Hau da, gure erakundeak euskaraz lan egiteko eskubidea aitortzea, euskaraz lan egiten dugunak errespetatuak izatea eta horregatik jazarpenik ez jasotzeko bermea ematea. Egun, zoritxarrez, gertatzen ez dena.
Baina hori guztia eskura izatea ez da nahikoa izango, erdaldunek 31 eskutatik daukatelako. Esan gabe doa euskararen gaia etengabeko prestakuntzan txertatu behar dela, langileak kontzientziatzeko, besteak beste. Horretan ari gara azken urteetan, udako ikastaro, graduondoko eta argitalpenen bitartez. Egunen batean plagiatzaileren batek aprobetxatuko du besteek egindako lana, ardura hori gainean hartzeko.
Baina hori guztia ere ez da nahikoa izango, ezta itzultzaile automatikoa ere, berariazko euskarazko zirkuitu protokolizatuak ez badira ezartzen. Horrela ez bada, euskarazko arreta ausazkoa izango da eta, horrenbestez, paziente eta langile euskaldunen segurtasuna jokoan egongo da. Zirkuiturik gabe itzultzaileak ez dauka ez hanka ez buru.
Bitartean, batzuk itzultzaile automatikoa babesten ari dira euren burua zuritzeko. Itzultzaileari bai, baina euskaraz lan egiten dugunoi ez digute inolako babesik ematen. Aramaion euskaraz egiten dugu, ahozko zein idatzizko harremanetan, eta erasoak ez dira eteten. Bai langile erdaldunen bai euskaldunen aldetik. Zuzendaritzaren babesik gabe. Lankideen isiltasun konplizearekin. Kalean uso, euskararen alde daudela dioten horiek, etxean otso dira.
Gure mespretxua horiei guztiei. Guk euskaraz idazten jarraituko dugu, itzultzaile automatikoari itxaron gabe. Bitartean, hainbat mediku euskaldunek azaldu beharko diete lagunei, etxekoei, zergatik ez duten Historia Klinikoa euskaraz idazten. Etorriko dira noizbait argazkia ateratzera, euren dominak zintzilik. Bai, lagunak, historia klinikoa euskaraz posible da. Has zaitezte behingoz.
Aitor Montes Lasarte, Aramaioko familia medikua
Adrian Zelaia, traumatologoa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]