Hirugarren aldiz aurten, bonbak Bardean

  • Urriaren 17tik 19ra egin behar zituen Espainiako Armadak ariketa militarrak baina azkenik aste honetan egiten ari dira. Bardeak Libre plataformak elkarretaratzea eginen du asteazken honetan 19:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 24an - 15:48

Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrean eginen du protesta 19:00etan Bardeak Libre plataformak. Aurten hirugarrernez benetako suarekin ariko da Espainiako Armada maniobra militarrak eginez. Joan den astean egitekoak zituzten baina azkenean astearte, asteazken eta ostegun honetan eginen dituzte. Azaroaren 18an ere protesta eginen dute 20:00etan Tuteran.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


Bonbardaketa praktikak Bardean, hamabost egunez

Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.


Espainiako Armadak lau eguneko bonbardaketa hasi du Bardean

Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.


Eguneraketa berriak daude