Beste hiru presok jipoitu zuten pasa den ostiralean larriki gaixo dagoen euskal presoa, sostengu taldeak zabaldu duenez. Ez da Iparragirrek jasotzen duen lehen erasoa, duela hilabete batzuk Alcala-Meco espetxeko funtzionarioek jipoitu zutela salatu zuen.
Larunbatean bi lagunek bisita izan zuten Iparragirrerekin eta gertatutakoaren berri eman zien ondarrutarrak: bere ziegan zegoela, hiru preso barrura sartu ziren, hainbat objektu pertsonal lapurtu zizkioten eta ukabilkadak eman zizkioten aurpegian. Ondorioz, ahoko protesia apurtu zioten.
Duela bi aste Erizaintza Modulutik Lehen Modulura eraman zuten Iparragirre. Kartzelako terapeuta batek esan du modulu hau “desegokia” dela presoarentzat, bere gaixotasun “larri, sendaezin eta itzulezina” dela eta. Iparragirrek HIESA du C estadioan, eta ondorioz defentsak oso baxu ditu, burmuinean orban bat dauka, ikusmenaren nerbioa kalteturik dauka eta epilepsia atakeak izan ditu. Bere egoerak okerrera egin du azkenaldian, plataformak azaldu duenez.
Presoa espetxealdi arinduko erregimenera aldatzeko eskatu dute behin baino gehiagotan bere abokatuek, baina Entzutegi Nazionalak atzera bota ditu eskaerak. Iparra Galdu Baik plataformako kideek Iparragirreren muturreko egoera salatu dute eta oinarrizko giza eskubideen etengabeko urraketa pairatzen ari dela adierazi dute. Egunotan mobilizazioak deituko dituztela iragarri dute.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]