Udaltzainek bi emakume ospitalera eraman dituzte zauriak sendatzeko.
Gasteizko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen abenduaren 16an, genero indarkeria delituak egitea leporatuta. Erasoen ondorioz, bi emakume ospitalera eraman behar izan dituzte eginiko zauriak sendatzeko. Atxilotutako gizonak epailearen esku utzi dituzte, astelehen goizean.
Lehen atxiloketa Zaramaga auzoan egin zuten. Poliziaren oharraren arabera, 08:15ean telefono dei bat jaso zuten, auzoko etxe batean borroka bat gertatzen ari zelako. 24 urteko gizon bat diskoteka batean bikotea jipoitu ostean etxera joan zen, eta bertan koinatuekin eta biktimaren amarekin borrokan hasi zen eta haiek ere jipoitu zituen.
Arratsaldean, berriz, beste gizon bat atxilotu zuten, 32 urtekoa, Ariznabarra auzoko etxe batean. Poliziak etxera joan zirenean, onetik zeharo irtenda aurkitu zuten gizona. Jasotako lekukotzen arabera, bikotearekin liskarra izan ostean, emakumea iraindu eta jipoitu zuen.
Ordu bete beranduago, 17:00etan, 47 urteko beste gizon bat atxilotu behar izan zuen Udaltzaingoak, etxe baten atea apurtu eta barrura sartzen saiatu eta gero. Emaztea eta adin txikiko seme-alabak etxe barruan ziren, eta emakumeak ez zuen nahi gizona etxean sartu zedin, jarrera erasokorra zuelako. Atxiloketaren unean gizonak mehatxu bat baino gehiago egin zizkion biktimari.
Halaber, iragan abenduaren 7an udaltzainek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egitea leporatuta.
Gertaerak 05:30ak aldera gertatu ziren, zaintza lanetan zebilen patruila bat Alde Zaharreko kale batera bertaratzea eskatu zutenean; izan ere, antza, emakume bat erasotzen ari ziren bertan. Udaltzainek ez zuten inor ikusi kalean, baina hurbil zegoen etxebizitza batetik zetozen oihuak entzun zituzten. Etxebizitza barruan emakume bat aurkitu zuten, eta bikotekidearekin eztabaidan aritu zela esan zien. Emakumeak zauri bat zuen sudurrean, eta seinale bat beso batean.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.