Hiru ertzain identifikatuak izan ziren Zaramagan etxeko balkoitik farola bati tiro egitegatik

  • Zaramaga auzoan zuten etxetik farola bat tirokatzeagatik Arkauteko akademian dauden 28. promozioko hiru Ertzain identifikatu zituzten igandean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 3an - 09:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igande iluntzean jazo ziren gertakariak, Zaramaga auzoko bizilagun batek larrialdietara deitu zuen kalean tiro hotsak entzun zituelako. Ertzaintzaren berehalako erantzunerako patruila berezia gerturatu zen Reyes de Navarra kalera. Patruila hauek egoera kritikoetan mobilizatu ohi dira.

Bertan Arkauteko akademian Ertzaintzaren 28. promozioan sartzeko prestatzen ari ziren hiru Ertzain identifikatu zituzten, Zaramaga auzoan zuten etxetik kaleko farola bati gas pistola batez tiro egiteagatik. Arkauteko akademiak zer zigor ezarriko dien esperoan daude orain identifikatutako hiru ertzainak.

Promozio gatazkatsua

Ertzaintza izateko prestatzen ari diren ikasleak Zaramaga auzoan tiro egiten aritzea ez da izan promozio honek izan duen ustekabe bakarra. Ertzaintzaren 28. promozioaan sartzeko 700 plaza eskaini zituen Segurtasun Sailak baina froga desberdinak burutu ostean 650 baino ez dira bete, aurkeztutako gainontzekoak ezgaiak zirelako.

Gainera Arkauteko akademiak ezin ditu Ertzaintza izateko prestaketetan ari diren ikasle guztiak bertako instalazioetan hartu, eta askok Gasteizen alokatu behar izan dituzte ikasle pisuak.

 


Ertzaintza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Makarrak

2026ko maiatzaren 26
Global Sumud Euskal Herriaren mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean
“Gezur hutsa da Ertzaintza probokatu genuela, eta munduak hori badaki”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.