Hipoteken zergak bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak

Arg: Facua

2018ko martxoaren 1ean - 09:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2015eko epai batean, Espainiako Auzitegi Gorenak gehiegizkotzat jo zuen hipotekaren gastu guztiak bezeroek ordaintzea, eta baldintza hori zuten kontratuak baliogabetu zituen. Epaile batzuek ebazpen hori baliatu dute gastu guztiak bankuei ordainarazteko edo bezero eta bankuen artean partekatzeko.

Asteazkenetik aurrera, Gorenaren erabakiz, zergak kontsumitzaileek ordaindu beharko dituzte. Bankuak eta bezeroak erdibana ordainduko duten gastu bakarra notarioen agiriek ordaintzen duten tasa izango da.

ADICAE kontsumorako elkarteak esan du Espainiako Auzitegi Gorenak “Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea” eta Europako jurisprudentzia urratu dituela.

Facua elkarteak ere ebazpena deitoratu du, eta eztabaida Europar Batasuneko Justizia Auzitegira iristea galdegin du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025eko azaroaren 12
Berriketa gutxi
Konoak

Eguneraketa berriak daude