Hipika lehiaketarekin Maya prebarikaziotik gertu dagoela salatu du Asironek

  • Iruñeko Udalak antolatuta hipika lehiaketa egiten ari da Iruñeko Gotorlekuan. Joan den asteburuan 200 bat zaldik hartu dute parte orain arteko jauzi saioetan. Datorren asteburuan jarraituko dute lehiaketaren bigarren saioarekin.


2021eko irailaren 06an - 13:19
Azken eguneraketa: 15:33
Argazkia: Ecuestre

EH Bilduk dio prebarikaziotik hurbil diren irregulartasunak atzeman dituela ekitaldien antolakuntzan eta epaitegietara joko duela. Hipika lehiaketari buruzko informazioa apirilean eman behar zietela salatu du Joseba Asiron Iruñeko alkate ohi eta egungo zinegotziak Euskalerria Irratian, eta dagokien informazioa ozta-ozta eman dietela lehiaketa hasi baino egun bat lehenago. “Enrique Maya alkatea apirilaren 29an agertu zen lehenbiziko aldiz gaiaz hitz eginez prentsaurrekoan. Lau hilabetean zortzi aldiz eskatu dugu informazioa, legeak esaten duenean astebetean eman behar dela. Argi dago zerbait ezkutatu nahi dutela”.

Asironen esanetan, besteak beste ukatu dute Amaia Otamendi UPNko zinegotzi ohia ibili dela antolaketa lanetan, “baina gero ikusi dugu baimena berak eskatu zuela eta prentsan ere ikusten da argazkietan dena antolatzen. Beraz, gezurrak alde guztietatik”. Prestakuntza lanetan, dozenaka tona hondar ere bota dituzte gotorlekuan eta Asironen aburuz, hori hasi ziren egiten “udalaren baimena lortu baino gutxienez bederatzi egun lehenago. Hori prebarikaziotik oso gertu dago. Araudia oso argia da, baimenak eman behar dira obrak hasi aurretik. Iruñeko edozein herritarri hori exijitzen zaio, zuk ezin dituzu etxeko sukaldeko obrak hasi baimenik ez baduzu”. Horregatik, lehiaketaren lanak bideratzen dituen promotorearen aurkako salaketa jarriko dutela iragarri du.

Horrez gain, udalaren lorezaintza eta udaltzaingoaren baimenik gabe ere abiatu zirela salatu du EH Bilduko ordezkariak. Viana Printzea Institutuak ere lehiaketaren berri prentsa bidez jakin zuela adierazi du. Lorezaintzako baimena garrantzitsua izan daiteke, isuritako harea tonek eragina izan baitezakete gotorlekuko belardietan eta, Asironek dioenez, “baita faunan ere. Are gehiago, Mayak esan zuen bezala, lehiaketa urtero egiteko asmoa badute”.

Sabotaje salaketak

Lehiaketa dela eta hondeamakina txiki bati kableak moztu zizkiotela salatu dute antolatzaileek, eta Maya alkateak sabotaje gisa jo eta EH Bilduri leporatu zion erasoaren atzean egotea. Txantrea auzoan ere bada ika-mikarik udalak autoak aparkatzeko ezarri berri duen eremu urdinarekin eta milaka auzotarrek aurkako jarrera erakutsi dute bai manifestazioz bai sinadura bidez. Sinadurak direla eta, udalak 4.000tik gora atzera bota berri ditu forma akatsa argudiatuz. Joan den astean, halaber, errepidetan urdinez margotutako marrak berriz zuriz margotuta agertu ziren, eta hauen atzean ere EH Bildu zegoela azpimarratu zuen alkateak.

EH Bilduk gogor salatu du Mayak leporatutakoa eta joan den ostiralean eskatu zion esandakoaren frogak aurkeztu ditzala edo bestela publikoki atzera egin dezala akusazioetan, bestela salaketa jarriko diotela . “Berak guri delitu bat egotzi digu, ohituta gaude, une larrietan beti saiatzen da arreta horrela desbideratzen, baina halakoak ezin dira pasatzen utzi. Ostiraleko osoko bilkuran berriz eskatuko diot frogak aurkeztea edo bestela atzera egitea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Eguneraketa berriak daude