Iruñerriko Langabetuen Kolektiboak hileta-martxa antolatu du azaroaren 1ean -Santu Guztien egunean- 13:00etan Merkaderes kaletik abiatuta. Herritar askok bizi duten pobrezia egoera eta Espainia eta Nafarroako gobernuen murrizketa politikak salatzeko asmoz egin dute deialdia.
Instituzioetatik etorritako azken mezuek krisiaren amaiera iragarri arren, Iruñerriko Langabetuen Asanbladaren arabera herritarrek azken urteetan “artazi politika, langabezia eta pobrezia” gordinena pairatu dute. Horrek guztiak, eskubide sozialen galera ikaragarria ekarri duela azpimarratu dute.
“Oinarrizko errenta, diru-laguntza sozialak, etxebizitza eta lanerako eskubidea, menpekotasun arloko laguntzak… kendu dizkigute. Nola biziko gara eskubide sozial horiek gabe?” galdetu dute.
Kolektiboan bildutako lagunek kaleko borroka eta mobilizazioak beharrezko ikusten dituzte galdutako eskubideak berreskuratzeko. Bestalde, Oinarrizko Eskubide Sozialen Gutunaren aldeko apustua egiten dute, “lana eta aberastasunaren banaketa ahalbidetu eta zerbitzu sozial duinak jaso ahal izatea” ekarriko dituelako.
Ildo horretan antolatu du Iruñerriko Langabetuen Kolektiboak Merkaderes kaletik hasi eta Alde Zaharrean barna ibiliko den hileta-martxa, galdutako eskubide sozialei dolua adierazi eta omenaldia egiteko.
Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera.
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.
Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]
Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]