Hil da kamioiko atoitik erorita aurreko astean larriki zauritu zen langilea

  • Ekainaren 29an izan zuen istripua, Gasteizen. Ospitaleratu egin zuten, eta CCOO sindikatuak jakinarazi duenez ostiralean hil da.


2020ko uztailaren 06an - 17:18
Gasteizko heriotza ezagutarazi den egun berean Irunen bete langile batean heriotza salatzkeo elkarretaratzea egin dute. Argazkia: @LABsindikatua.

Hildako pertsona Madrilgo Izobex Construcciones enpresako langilea zen, baina Adania enpresarako azpikontratatuta ari zen lanean, Gasteizko udalerriko Aretxabaletan herrian. CCOO sindikatuak eman du heriotzaren berri. Astearterako Arabako enpresarien SEA elkartearen aurrean elkarretaratzea antolatu du, eta segurtasun neurriak zorroztea eskatu: “Aurtengo datuak beldurgarriak eta onartezinak dira, batez ere kontuan hartuta jarduera ekonomikoa aldi baterako geratuta egon dela”.

Hiru heriotza aste betean

Gaur ezagutu den honekin hiru dira iragan astean lantokian izandako ezbeharren ondorioz zendutako langileak. Muxikan basozain bat hil zen, eta Irunen kamioi gidari bat. Hain zuzen ere, langileek elkarretaratzea egin dute gaur Irunen, aurreko asteko heriotza salatzeko. LABen zenbaketaren arabera, gutxienez 40 dira aurten beren lanpostuan zendutako langileak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude