“Hil ala bizi Meatzaldean” liburua aurkeztuko dute gaur Muskizen

  • Durangoko Azokan ARGIAren saltokian erosteko aukera izan zen, baina ofizialki gaur aurkeztuko dute, Muskizko Meatzari antzokian eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Hil ala bizi Meatzaldean/Vivir o morir bajo las chimeneas. Meatzaldea Bizirik talde ekologistaren ekimenez idatzitako liburua da, egile askoren eskuek ondutakoa. Azken hamarkadetan Petronor ondo-ondoan eduki izanak muskiztarrei zer (kalte) ekarri dien agertu gura dute lanaren sustatzaileek.


2013ko abenduaren 13an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hamaika egilek hartu dute parte liburuan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Kontakizun hunkigarriek osatutako liburua, tximinien azpian jaiotzeak, bizitzeak eta are hiltzeak zer esan nahi duen adierazten duena", irakur daiteke kontrazalean.

Hamaika egilek hartu dute parte, batzuek euskaraz eta besteek, gehienek, gaztelaniaz; eskualdeko egoera soziolinguistikoarekin bat eginez. Narraziook Muskizko azken 40 urteetako historiaren erradiografia osatzen dute, aldebakarrekoa bezain bidezkoa. Hitzekin batera, afixa, marrazki eta egunkarietako orrialde zahar eta ez hain zaharrek memoria ariketa ederra egiten lagunduko diote irakurleari.

Liburuak 250 orrialde ditu eta hamar euroan eros daiteke. Egileek esan dutenez, "segurtatzen dugu irakurleak gozatu eta, tarteka, barre egingo duela, pasarte askotan mendeku txikia ere baden lan honekin". Herritar askoren amorrua liburu forma harturik, horixe da gaur Muskizen aurkeztuko dutena.


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.