15 urte beteko dituzte Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoek

  • Hik Hasi proiektuak, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu. Ekimenak hamabost urte beteko ditu aurtengo edizioarekin.


2014ko apirilaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailaren 2tik 4ra bitarte Donostian egingo dira topaketak, EHUko Pedagogia Fakultatean.

Gai ugari landuko dituzte, besteak beste, irakasleen formakuntzari buruzko Metodo berriak prestakuntzan ikastaroa. Matilde Sainz Osinaga, Uri Ruiz Bikandi eta Itziar Plazaola irakasleen hitzaldiak entzun ahal izango dira ikastaro horretan.

Pedagogia Sistemikoa ikasgelan izeneko kurtsoan berriz, hezkuntza paradigma berriari buruz jardungo dira Josune Alberdik gidatuta.

Hiru eguneko iraupena izango du Euskaraola hizkuntz tailerrak. Ikasleen hizkuntz jarreran eragiteko tresnak eskainiko dira ikastaro horretan.

Eskola libreak, hezkidetza eta heziketa emozionala

Bestelako hezkuntza ereduen inguruan ikasteko parada eskainiko dute Hik Hasiren topaketek.

Hala, eskola libre eta demokratikoei buruzko ikastaroa eskainiko du Ane Ablanedok; nerabeekin hezkidetza lantzeko moduez jardungo dute Arremanitz kooperatiko kideen eskutik eta heziketa emozionalaren oinarriak aztertuko dira Ibon de la Cruz psikoloak gidatuta.

Hauek, noski, landuko diren gai batzuk baino ez dira. Egitarau osoa, prezio eta matrikula epeei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero Hik Hasi-ren webgunean dago eskuragarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hik Hasi
2020ko martxoaren 16
Joxe Mari Auzmendi
Agur bat

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!