HIGA! hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa antolatu dute

  • Uztailaren 16tik 19ra HIGA! egitasmoa izango da Gasteizen, asteazken honetan prentsaurrean jakinarazi dutenez. HIGA!-k hizkuntza gutxituak bilduko ditu egun hauetan, eta 70 hizkuntza ekintzaile harremanetan jarri  nahi ditu.


2018ko otsailaren 21an - 12:42

EHUk eta Gasteizko Udalak antolatu dute egitasmoa, eta Gazte planaren eta Euskararen Zerbitzuaren elkarlanean martxan jarri da hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen bigarren topaketa hau.

Egitasmoak bi alderdi izango digu: batetik, akademikoa, EHUko Udako Ikastaroen baitan egingo dena, eta bestetik, “alderdi ludiko eta erlazionala”, esperientziak partekatzeko eta Gasteiz ezagutzeko aukera emango duena.

Euskara eta Europako gainontzeko hizkuntza minorizatuen etorkizunari begiratuko diote, eta hizkuntza hauen biziraupenerako gakoak proposatuko dituzte. Horretarako, herri ekimena eta komunitate ezberdinetako kideen elkarlana funtsezkoak direla uste dute, eta hizkuntza gutxituak biziberritzea egungo gazteen erronka dela diote.

HIGA! egitasmoak iraungo duen lau egunen baitan askotariko ekitaldiak antolatuko dira, hala nola, hitzaldiak, formakuntzak eta kontzertuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Carolina Gandulfo, doktorea eta guaraniera ikertzailea
“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


Eguneraketa berriak daude