Shell eta Capricorn multinazionalek hidrokarburoak bilatu nahi dituzte Kantauri itsasoan

  • Capricorn eta Shell Upstream konpainiek baimena eskatu zioten 2013ko abuztuan Espainiako Gobernuari, Bizkaiko Golkoko itsas hondoan, euskal kostaldetik 60 eta 100 kilometro inguruko bitartean, hidrokarburoen esplorazioa egiteko.


2014ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
La Gaviota, Bermeo aurrean dagoen gasa erauzteko plataforma. Shellek eta Capricornek esploratu nahi duten eremua hemendik 60 kilometro ingurura hasten da. (Arg.: aherrero-CC By)

Halaxe jakinarazi du Espainiako Gobernuak, urriaren 1eko Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialaren bitartez. Aztertu nahi duten eremuak 4.500 kilometro koadro inguru hartzen ditu.

Bi enpresek baimen bateratua eskatu dute bost zatitan banatutako eremuan hidrokarburoak bilatzeko. Mesana izen orokorra eman diote eremuari, eta zati horietako bakoitzari zenbaki bat gehitu: Mesana 1, Mesana 2… Bosten baturak Bizkaiaren azalera bi halako hartzen du gutxi gorabehera

Aldizkari Ofizialaren iragarpena egin den datatik hasita bi hilabeteko epea zabaltzen da alegazioak egiteko, baina prozesu osoak askoz luzeago joko du. Greenpeaceko Julio Barearen esanetan, hiruzpalau urte beharko dira Capricorn eta Shell konpainiek, Madrilen baimena lortzekotan –aurrekariei kasu egitera, hala izango da–, ingurumen inpaktu azterketa aurkezteko, Madrilgo Gobernuak oniritzia emateko eta beste zenbait tramite betetzeko.

Barearen ustez, baimena eskatu duten enpresek ondo ezagutzen dute eremua eta badakite hidrokarburoak egon badaudela, edo behintzat hala dute kalkulua eginda. Kontua da orain arte ez zaiela errentagarri suertatu itsaspeko bilaketan hastea; petrolioaren prezioaren gorakadak egoera aldatu du, ordea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hidrokarburoak
Repsolek 2.500 milioi euro baino gehiago irabazi du, aurreko urtean irabazitakoaren bikoitza

Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.


Armentia-2 putzuaren amaiera ospatu eta trantsizio energetikoaren alde mobilizatzera deitu du Berriztu!-k

EAJk eta PSEk Araban azken unera arte proiektua babestu dutela salatu du mugimenduak, eta Madrilen onartutako legeak behartu dituela atzera egitera, baina bestelako “proiektu suntsitzaileak” bultzatzen jarraitzen dutela bi alderdiek. Arabako jendartea lorpenagatik... [+]


Mikel Otero
"EAJk ez du astirik lurrazpiko gasaren esplotazioa garaiz hasteko"

Mikel Otero Gabirondo Arabako EH Bilduko legebiltzarkide da 2016. urtetik, eta koalizioaren Ingurumen eta Energia idazkaria. Politika energetikoari dagozkion gaiak hurbiletik jarraitzen ditu, eta horien artean dago Arabako Sunbillako Armentia-2 putzuarena, Gasteizko Udalerrian... [+]


2020-11-18 | ARGIA
Dieselari zergarik ez igotzea eskatu du EAJk Espainiako aurrekontuak onartzearen truke

EAJk 85 zuzenketa jarri dizkio Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei eta dieselaren zergaren gaia jarri du erdigunean, PSOE-UP koalizio-gobernuak jeltzaleen babesa jasotzeko.


2020-08-18 | Mikel Eizagirre
AEBetako Gobernuak Artikoko erreserba naturala petrolio ustiapenera bideratuko du

Alaskako Artikoko Baso Bizitzaren Babesleku Nazionala petrolio-ustiapenarentzat irekitzeko plan bat onartu du, eta litekeena da urtea amaitu baino lehen kontzesioak esleitzea. Neurri horrek ingurumen taldeen gaitzespena eragin du, eskualdeko biztanleria indigena, animaliak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude