Hezkuntza munduko sindikatuaren arabera, "azken lau urteetan hezkuntza publikoa hobetu da, baina oso geldo eta gehienetan azalean". Oinarrizko sei neurri neurri proposatzen ditu hurrengo legegintzaldian aldaketa sakona burutu dadin. Ondoren hitzez hitz, sindikatuak ARGIAko Eragileen plazan atera bezala.
Haur Hezkuntzaren Lehenengo Zikloa (0-3). Nahiz eta diru-sarrera txikienak dituzten familientzako kuotak jaitsi, ez da batere aurreratu Hezkuntza Departamentuak haur eskola publiko guztien kudeaketa komunean. Horrela lortuko genuke etapa honen izaera hezitzailea eta eskaintza publikoa, doakoa eta unibertsala ahalbidetu. Gainera ume kopurua gutxitu behar da gelako, eta kudeaketa pribatuko ikastetxe publikoetako langileen lan baldintza eskasak hobetu.
Barne Produktu Gordinaren %6 hezkuntza publikoarentzat. Nafarroa pasa da hezkuntzarako BPGaren % 3 ematetik (murrizketen urte gogorrenetan), 2019an % 3,4 ematera. UNESCOk dio gutxienez % 6 sartu beharko litzatekeela, eta aipatu ehunekoa lortu behar genuke hurrengo legegintzaldian. Eskola Publikoaren finantzaketari buruzko lege baten bidez bermatu behar da inbertsio maila hori. Legeak emanen lituzke behar adina baliabide hezkuntzaren hobekuntzarako hitzarmena garatzeko. Bestalde, aurrera egin behar da tinko hezkuntza sistema osoa publiko bihurtzeko prozesuan. Horrela saihestuko genituzke segregazioaren eta sistema publikoa deskapitalizatzearen arazoak, egun bizi-bizi dirautenak.
Kontratazio zerrenden kudeaketa integratua. Begi-bistan daude gaur egungo sistemak sortzen dituen eragozpenak: irakasleen estresa, baja kopurua handitzea, langileen babesik eza, ordezkapenak egiteko zailtasunak, oposizio epaimahaiak ugaritzea eta abar. Premiazkoa da negoziatzea beste araudi bat mahai sektorialean, kontuan hartuko dituena irakasle bakoitzaren lan esperientzia eta beste merezimendu batzuk, eta gaurkotuko dena birbaremazioaren bidez.
Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB). Euskarari dagokionez aurrerapen txikiak izan dira. PAIk, berriz, araudi lotsagarri baten bidez hedatzen segitu du, eta hizkuntzen trataera bateratuko balizko programak (PAI ordeztu behar lukeenak) ez dira abiarazi, ezta programa pilotu gisa ere. HTB programak eskatzen du irakasleak prestatuago egotea, bai pedagogikoki, bai hizkuntzaren aldetik; koordinazio handiagoa eskatzen du, ikasgai bakoitzeko esku-hartzea sendotzeko modu integratuagoan, ikasleek hobetu dezaten hizkuntza askotan duten gaitasuna.
Eredu berri honek berekin dakar demokrazia linguistiko handiagoa, ezin baita eraiki jendarte kohesionatu bat baldin Nafarroako ikasleen %60 gelditzen bada euskara batere ikasi gabe. Horrexegatik, nahitaezkoa da eredu berriaren oinarri izatea geure hizkuntzak, atzerriko hizkuntzak integratuta, bai nazioartean gehien erabiltzen direnak, bai geure ikasgeletan daudenak, gero eta aniztasun handiagoa baitago horietan.
Eskola laikoa. Oraindik garaiz gaude: hurrengo ikasturterako, araudiak erlijiorako ezartzen duen ordu kopurua minimora murriztu dezakegu, eta aurrera egin, eskola publikoan ez dadin izan doktrinamendu erlijiosorik.
Hezkidetza. Skolae programa abian jarri da. Teorikoki programa interesgarria da, ongi baloratu dena fase pilotuan, eta kritikak izan dituena, irakasleak lanez zamatu dituelakoan, hedatze fasean. Nahitaezkoa da pedagogia feminista zabaltzea ikastetxe guztietara, eta denetan bete dadila LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako legearen hezkuntza alderdi guztiak.
Hitz batez, hauteskundeetarako marketin gutxiago eta irmotasun politiko handiagoa, egiazko aldaketa izan dadin hezkuntzan.
Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentziala bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua izaten... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
“Pantailak utzi erronka” hasi dute, maiatzaren 13tik 22ra, Ipar Euskal Herriko 25 eskolak eta 2.445 haurrek. “Hasi aitzin, beldurra dute gazteek, ez direlakoan desafioa betetzera helduko. Gero, indar kolektiboak hartzen du gain”.
Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.
Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]