EAEko hezkuntza legearen egitasmorako ituna onartu dute Eusko Legebiltzarrean, ostegun honetan egin den osoko bilkuran, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesarekin. PPk eta eta Vox-ek kontra bozkatu dute. Steilas sindikatuak elkarretaratzea egin du legebiltzar kanpoaldean hezkuntza akordioaren aurka.
EAEn hezkuntza lege berri bat izateko ituna babestu dute Eusko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek. Hala, ekimenak aldeko 68 boto izan ditu eta 7 baino ez kontra. Alderdi horiek pasa den martxoaren 18an adostu zuten ituna eta martxoaren 28an legebiltzarreko hezkuntza batzordeak onartu zuen.
Hasiera batean ituna lehenago onartzea espero bazen ere, azkenean legebiltzarreko bozketa gaur arte atzeratu da, desadostasunak zeudelako. Euskarak izango duen lekuaz, itunpeko ikastetxeen betebeharrez, segregazioa nola gainditu edo eskola publikoaren paperaz eztabaidatu dute alderdiek.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eskerrak eman dizkie ituna babestu duten indar politikoei: "Hezkuntza ika-mika politiko guztiak baino gorago dago, eta horrelaxe ikusi da gaur", adierazi du. Azken pauso honekin hezkuntza lege berrirako oinarriak jarri dituzte eta Jaurlaritzak bideratu beharko ditu hurrengo pausoak legea aurrera ateratzeko, seguruenik udazkenetik aurrera.
Euskal eskola publikoaren aldeko elkarretaratzea
Steilas sindikatuak lanuztea zuen deituta ikastetxe publiko eta eskoletan, eta bere esanetan %100eko arrakasta izan du deialdiak, aurrera atera den lekuetan. Hezkuntzako sindikatuaren aburuz, itunak alderdien arteko adostasuna lortu badu ere, "Euskal Eskola Publikoaren alde gauden hainbat sindikatu, eragile eta langile ez gaude inolaz ere ados bertan adierazi diren asmo eta erabakiekin". Steilasek dio segregazioan eta beste hainbat arlotan dauden arazoak "betikotu eta areagotu" egingo direla lege honekin.
Bestalde, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin dute hezkuntza legearekiko desadostasuna azaltzeko, baita hainbat ikastetxeren aurrealdeetan ere, Ez saldu Euskal Eskola Publikoa lelopean. "Berriro diogu sare publiko eta pribatua ez direla gauza bera eta zerbitzuak pribatizatzea kaltegarria dela populazio osoarentzat", azaldu dute. Maiatzerako balizko mobilizazio gehiago iragarri dituzte gainera.
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]
Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]
Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]