Euskal Herriko 14 ekimen, elkarte eta erakunderen artean antolatu dute topagune "senti-pentsalari" hau eta ekainaren 26an eta 27an egingo dute, Donostiako Igeldo mendian. Lau atal hauek jorratuko dituzte egitarau zabalean: sexuen hezkuntza integrala, indarkeria(k) eta harreman osasuntsuak, herri hezkidetzaileak eta hezkidetza mapa-saretze txokoak. Izena emateko epea zabalik dago.
Begirada hezkidetzaile eta emantzipatzaileez hausnartzeko, esperientzia feministak partekatzeko eta sarea sortzeko helburuz, Hezkidetza eta Pedagogia feministen II. Kongresua antolatu dute 14 eragile hauek: Sorginlore, Ikertze, Emagin, Arremanitz, Imaginá, Alboan, Donostiako Udala (Lankidetza, Gazteria, Hezkuntza eta Berditasuna), Biltzen, Hiruki Larroxa, TBK Hezkuntza-Artaziak, Hezkuntza GV-Iruneko Berritzegunea, EHU-HEFA, Gandere EHU Ikerketa taldea eta Eskura.
Plazera aldarrikatu dute antolatzaileek: "Hezkidetza modu gozagarrian, bizigarrian lantzearen plazera, elkartasunetik elkartu eta lotzen gaituena, derrigortasunetik nahiz eredu formal edo instituzionaletatik aldenduta. Bizitza eta bizikidetza dinamiko, sortzaile eta osoak izatearen plazera, heteronormatibotasuna eraisten dugun artean. Gure ulermena eta gure praktikaren ahalmen eraldatzailea sendotzearen plazera, geure egin dugun begirada intersekzionalak eta tokiko-globala den ikusgetiak zabaltzen dizkigun aukerei esker".
Hemen irakur daiteke mahai-inguru, tailer, esperientzien azalpen eta formato bereziz osatutako egitarau osoa. Eta hemen dago izena emateko aukera, ekainaren 19 arte.
Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza sistema publikoaren aldeko greba bat iragarri zuen udazkenerako, zaintzak ezin baitu negozioa izaten jarraitu. Orain, kalez kale, auzoetan, herrietan, artikulatu behar da greba horretan burutuko den mugimendua... [+]
Martxoaren 24 eta 25ean egingo da Geure Gelatik liburu azoka Azkoitian. Emakume idazleen azken bi urtetako ekoizpena ezagutu ahal izango da bertan, bai herriko liburu dendek hornituko dituzten mahaietan itzulitxoa eginez, eta baita hitzaldi, mahai-inguru eta fomato berezietan... [+]
Dagoeneko gaztea ez zarenaren beste seinale bat da astero ikusten zenuen jende hori desagertu egiten dela bat-batean. Egun batetik bestera, halaxe uzten diozulako parrandak astero egiteari, eta hasten zarelako ortzadarraren maiztasunez egiten. Batzuetan, eskela batean ikusten... [+]
Betaurreko moreak jarrita, desberdin egiten da arkitektura eta irakaskuntza lana. Seguraski, lanaren emaitza fisikoan ez da nabarmena izango, hau da, egurraren kokapenaren moduak edo pareta zehar-argiak zer uzten duen agerian, ez du argi kontatzen betaurrekoen eragina. Esan nahi... [+]
Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y... [+]