‘Herritarron Ituna’-ren aurkezpenean, ekainaren 10ean Bilbon, parte hartzera deitu du Gure Esku Dagok

  • Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 10ean Erabakitzeko prest lelopean mobilizazio nazionala deitu du Bilbon "orain arte egindako lana, lortutako adostasunak eta piztutako ilusioa ekimen berean biltzeko" eta Herritarron Ituna aurkezteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 27an - 13:42
Julen Telleria eta Ainhoa Vitoria larunbateko prentsaurrean Eliptika plazan. (Argazkia: Uriola) Julen Telleria eta Ainhoa Vitoria larunbateko prentsaurrean Eliptika plazan. (Argazkia: Uriola)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Amestetik sinestera jauzi egiteko" ordua dela esan zuten Gure Esku Dago (GED) ekimeneko kideek joan den abenduaren 17an Iruñean. Ibilbide orria aurkeztearekin batera iragarri zuten euskal herritarrak prest zeudela "erabakiaren bidea egiteko". Prest zeudela "erronka berriei" ekiteko: "Prest kultura politiko berri bat eraikitzeko. Aro berri baten zimenduak eraikitzeko. Besteari eskua eman, lubakitik atera eta zubiak eraikitzeko. Prest gaudela elkarrekin pausoak emateko, protagonistak izateko. Konplizitateak bilatzeko. Alegia, prest gaudela erabakitzeko".

Ordutik, "pauso sendoak" eman ditu ekimenak hilabete gutxian. Eta aurrerantzean ere "anbizio eta determinazio berarekin" jarraitzeko prest agertu da, "euskal herritarrok gure etorkizuna elkarrekin irudikatzeko eta egikaritzeko". Joan den larunbatean aurkeztu zuten ekintza "ez da ekimen soil bat", Julen Telleria aurkezlearen esanetan, "oinarri sendo baten gainean eraiki nahi dugunaren isla baizik". Bilbon, ekainaren 10ean, "orain arte egindako lana, lortutako adostasunak eta piztutako ilusioa" ekimen berean bilduko dituzte. Partaideen artean galdera ikur erraldoia osatzea dute xede Euskadi Plazatik abiatuta Eliptika plazaraino, eta ondoren Herritarron Ituna aurkeztea.

Galdera ikurra eta Herritarron Ituna

Ekainaren 10ean "erabakiaren bueltan" jarri nahi dute "herri hau dantzan". Herriz herri GED ekimena garatzen ari den norabidean. Ainhoa Vitoria kazetari eta GEDko kidearen arabera, "galderak batzen gaituelako, galdera delako gakoa eta erantzuna gure baitan dagoelako. Sinesten baitugu hautetsontzi propioa eraiki behar duela herri honek. Berezkoak dituen korapiloak askatzeko bide emango duen hautetsontzia ari gara eraikitzen, berezkoak ditugun korapiloak askatuko dituen galdera behar dugu eraiki herritar denon artean. Estatus politikoari buruz erabakitzeko nahia erakutsiko dugu euskal herritarrok ekainaren 10ean".

Eta, horregatik, ekainaren 10eko ekimena herritarrez ez ezik "edukiz ere" beteko dute. Mobilizazioaren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko dute, "erabakitzeko eskubidearen alde sortzen ari diren forma eta eduki anitzeko adierazpen guztiak bilduko dituen ituna".

Ainhoa Vitoriaren hitzetan, herritarrak "erabakitzeko prestutasuna eta borondatea" erakusten ari dira egindako eta egitear dauden galdeketen bitartez. "Galderak ere egiteko gai gara, galdegai bilakatu dugu gure etorkizuna, galdera egokiak egitea erantzunak baino garrantzitsuagoa delako askotan. Eta gure etorkizuna erabaki nahi dugulako…". Galdeketen bitartez, praktikaren bitartez, Herritarron Ituna osatzen ari dira, "itun demokratikoa, gure erakunde eta eragileekin elkarlanean. Erabaki oro herritarron esku jarriko duen ituna izatea du helburu". Eta asteburuan itun horren zirriborroa lantzen aritu dira dozenaka herritar Beasaingo Igartzan.

Euskal herritarrek erabakitzeko zein oinarri adostu dituzten eta nola erabaki nahi duten jasoko du testuak. Eta ekainetik aurrera, erabakitzeko eskubidearen aldeko Herritarron Ituna oinarri, Euskal Herriko eragileen itunari bide emateko lanketa hasiko du GEDk, "Euskal Herri mailako ituna" osa dadin.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko indar guztiak batzea dute xede. Eta ekainaren 10ean "elkarrekin zer egitera iritsi gaitezkeen irudikatu nahi dugu, bai guztion artean osatuko dugun galdera ikur erraldoian eta baita mugarri izango den Herritarron Itunean ere".

Ekainaren 10erako txartelak eta puxikak

Telleriak eta Vitoriak aurkezpenean azpimarratu dutenez, "herritar guztien elkargune" izan nahi du Gure Esku Dagok. Hori horrela, itun "ahalik eta zabalena" osatzeko gonbidapena egin diote jendarteari, eta itun hori aurkezteko mosaiko erraldoian parte hartzera ere animatu dute euskal gizartea. "Egun horretan guztiok elkarrekin irudikatuko baitugu euskal herritarrok erabakitzeko prest gaudela, eta galdetuak izan nahi dugula". Herritarron Ituna-ren lanketan parte hartzeko bi aukera daude zabalik: Gure Esku Dagok herrietan dituen taldeek antolatutako dinamikak eta aste honetatik aurrera sarean martxan jarriko duten plataforma.

Bestalde, datozen asteetan herri eta auzoetan eskura jarriko dituzte ekimenean parte hartzeko konpromiso txartelak. Txartel horiekin batera banatuko dituzte mosaikoa osatzeko erabiliko dituzten puxikak.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri dugu

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burujabetza
“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak egin ditu Tafallan, herri mugimenduen arteko harremanak saretzeko eta indartzeko

Jende andana bertaratu zen Nafarroako hirira larunbatean, BAM Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak antolatu zituen azokara nahiz hitzaldietara. Egun osoan zehar giro polita nagusitu zela azpimarratu du Itziar Moreno BAMeko kideak. Gainera, Morenok adierazi du "ondorio... [+]


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Burujabetza eta alderdi politikoak

Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]


Teknologia
Publikoa ai do!

Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]


‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


2023-12-07 | Kronika
Energia bulegoa ireki da Hernaniko Burujabetzen Etxean, Iturolan

Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


Eguneraketa berriak daude