‘Herrigaia’ ponentziak jaso du babes gehien Sorturen Kongresu prozesuan

  • Txosten ofiziala babestu dute botoa eman dutenen %71k, eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketa %22ak. Parte hartzea %52koa izan da.


2021eko azaroaren 22an - 14:43
Azken eguneraketa: 15:46

Hurrengo bost urteetarako ildo politikoa erabaki da ostiralean hasi eta igandean amaitu den bozketa prozesuan. Sortuk astelehenean emandako datuen arabera, azken urteotako bidean sakontzea proposatzen duen Herrigaia txosten ofizialak jaso du babes gehien. Botoa emateko aukera zuten 7.936 lagunetatik 4.164k eman dute, %52,4ak. Herriagaia-k 2.948 boto eskuratu ditu, %71; Lurrari Lotuz-ek 919, %22; eta 297 boto zuri egon dira, %7.

Emendakin partzialak

Sorturen izenean Urtza Alkortak eman du emaitzen berri sare sozialetan zabaldutako bideoan. “Parte hartze handia” azpimarratu du Alkortak, eta Herrigaia ponentziak jaso duen “babes handia”. Gogoratu du orain epe berria zabaltzen dela, abenduaren 5era artekoa, emendakin partzialak bozkatzekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortu
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


2024-02-05 | Leire Artola Arin
Donostiako bi etxebizitza turistikotan sartu dira Sortuko kideak, “etxebizitza larrialdia” salatzeko

Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]


Sortuk "koherentzia" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta nazioen erabakitzeko eskubidea aitortzeko

Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.


Eguneraketa berriak daude