Bertan behera utzi dute GIBaren aurkako txerto esperimentalik aurreratuena

  • Janssen farmazia multinazioanalak txertoaren ikerketa bertan behera uzteko erabakia hartu du, batzorde batek ondorioztatu ostean txertoak ez dituela giza immunoeskasiaren birusari aurre egiteko baldintzak betetzen.


2023ko urtarrilaren 19an - 13:20
Azken eguneraketa: 16:28
Atzera bota dute GIBaren aurkako txerto esperimentalik aurreratuena. Argazkia:Republic World

Janssen farmazia enpresak bertan behera utzi du GIB giza immunoeskasiaren birusaren aurkako txertoaren ikerketa aurreratuena, proba klinikoen azken fasean zeudela. Nazioarteko osasunaren institutuak eman du horren berri asteazkenean, eta azaldu du txertoa "segurua bai, baina eraginkorra ez zelako" baztertu dutela.

Mosaiko izendatu zuten 2019an abiatutako ikerketa, hain justu organismoan immunogeno "mosaiko" bat txertatzea zelako asmoa, GIBaren hainbat aldaerari aurre egin ahal izateko. Europan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan egin dituzte probak, 3.900 boluntarioaren laguntzaz.

Janssenek bertan behera uzteko erabakia hartu du batzorde independente batek ikuskatu eta ondorioztatu ostean txertoak ez ziela GIBari aurre egiteko beharrezko baldintzak.

Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, minuturo hiru pertsona gehiago kutsatzen dira. Gaur egun 38 milioi pertsona baino gehiagok dute GIB, eta horietatik hamar milioi inguruk ez dute tratamendurik lortzeko aukerarik.

Albisteak desatsegina eragin duen arren, hainbat adituk abian diren ikerketetan konfiantza jarri dute, nazioarteko hedabide ugarik jaso dutenez. GIBaren prebentzioan lan egiten duen AVAC erakundeak gogora ekarri du ikerketarako, garapenerako eta banaketarako baliabideak bideratzen jarraitu behar dela: "Ikerketa atzera bota arren, lehen baino gertuago gaude eta lanean jarraitu behar da":

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txertoak
90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-07-12 | ARGIA
60 urtetik gorakoei eta pertsona zaurgarriei koronabirusaren aurkako laugarren dosia aholkatu die EMAk

COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]


2022-01-28 | Leire Artola Arin
COVID-19aren aurkako 241 milioi txerto martxoan iraungiko dira ikerketa baten arabera

Erresuma Batuko Airfinity datu analizatzaileak aurreikusi du Europar Batasunak eta G7ko estatuek erositako milioika txerto dosi xahutuko direla erabili aurretik; ohartarazi dute banaketa arazoengatik izan litekeela. UNICEFek jakinarazi du herrialde pobretuek uko egin zietela 100... [+]


Eguneraketa berriak daude