Herri Urrats ez da izango Senperen, baina bai Kanalduden

  • Ikastolen Elkarteak duela hilabete inguru jakinarazi zuen udaberrian egitekoak ziren ikastolen aldeko jaialdiak bertan behera utzi zirela, koronabirusaren pandemiagatik. Printzipioz, Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Ibilaldia egun zehatzik gabe atzeratu dira, baina egitea tokatzen zen lehenarentzat, Herri Urratsetzat, behintzat ordezko bat izango da igande honetan, tokatzen zitzaion datan: Kanaldude herri-telebistak zuzeneko emanaldi berezia antolatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 9an - 09:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hala iragarri du Kanaldudek bere e-posta buletinean: "Covid19k eragin krisi sanitarioaren ondotik ezin denez Ikastolen sostengu pesta Senpereko aintziran iragan aurten, etxetik ospatzea proposatzen dautzuegu. Hitzordua maiatzaren 10ean igandez, 12:00tan zuzenean!"

Beraz, Kanalduderen zuzenekoetara konektatzeko deia egina dago.

Igandeko tele-ekimen honek ez du, dena dela, Herri Urrats ofizialki ordezkatuko. Ikastolen Elkarteak edo Seaskak ez dute oraingoz ez denik aurten egingo erabaki. «Herri Urrats ezinbestekoa denez, Herri Urrats eginen da. Elkarteak pentsatu du ekitaldia irailera pausatzea. Momentuko, data ez dugu finkatu, baina jakin bezain laster jakinaraziko dugu», adierazi zuen Beñat Bidegain Herri Urratseko lehendakariak atzerapena jakinarazi zenean.

Herri Urratsen ondoren, Ibilaldia zen egitekoa Elorrion maiatzaren 31n, eta Araba Euskaraz Amurrion ekainaren 14an. Udazkenean egin badaitezke... ikusi behar nola bateratu ahal izango diren Kilometroak eta Nafarroa Oinez-ekin.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Herri Urrats kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

2023ko maiatzaren 17
Herri kirats

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...