Muga Zero taldea da Herri Urratseko lehen maketa lehiaketaren irabazlea

  • 40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.


2024ko otsailaren 19an - 12:21
Muga Zero taldea / Argazkia: Herri Urrats Muga Zero taldea / Argazkia: Herri Urrats
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herri Urratsek 41. edizioa izango du aurten eta berrikuntza nabarmena maketa lehiaketa izan da. Guztira 40 euskal talde aurkeztu dira eta irabazlea Muga Zero taldea izan da.

2022an osatu zuten taldea lau mutil gaztek Lakuntzan. “Punk klasiko eta itsaskorrak harrapatu ditu epaimahikideak”, Herri Urratseko antolatzaileek adierazi dutenez.

Maiatzaren 12an Senpereko aintziran, Nafarroa gunean eskainiko dute “euskal punkaren hastapenetara bidaiatzeko aukera”. Jon Miranda Lazkoz ‘Joni’ (gitarra erritmikoa, kantatu), Ibai Lanz Betelu (gitarra solista), Ander Gasko Lizarraga (bateria) eta Oier Larumbe Lizarraga (baxua) dira taldekideak.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Herri Urrats kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

2023ko maiatzaren 17
Herri kirats

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.