Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

  • Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 

Bideokliparen grabazioan parte hartu duen taldea. Berria.eus

2025eko martxoaren 6an - 15:50
Azken eguneraketa: 23:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurtengo Herri Urratseko bideoklipa Dupla taldearen eskutik egin zen Senpereko (Lapurdi) lakuan. Inguruan zebiltzan kirolari zein familia kuxkuxeroek laugarrengo saiakeran irten zen grabazioa ikusteko aukera izan zuten, Berriak jaso duenez

Dena antolatu zuten Duplako Gari Uriartek eta Beñat Oribek teknikarien laguntzaz: bateria plataformara eraman, kameraren mugimenduak zehaztu edota hondartzan zeuden haur eta gurasoak koordinatu. Ondoren, Pantxoa eta Peiorekin bat, txalupa batetara igo eta grabazioari ekin zioten.

Hala ere, grabazio-taldeak zenbait arazori aurre egin behar izan zien. Kameraren mugimendu txarra batetik, txalupen elkarren arteko talka bestetik, zenbait saiakera hutsean geratu ziren. Hirrugarren grabazioa Duplakoei eskuan zeramaten irratia uretara erori ostean grabazioa eten zuten hamar minutuz.

Herri Urratseko lehendakariorde Mañu Erbiti neoprenoa jantzirik atera zen irratiaren bila. Bilatzearen saiakerak ezerezean geratu zirela ikusita, irratirik gabe aurrera egitea erabaki zuten. Laugarrena behin betiko grabazioa izan zen. Teknikariek jakinarazi zutenez, irratia balio handiko objektua zen erakusketa batekoa baitzen. 

Bertaratutakoen balorazio orokorra "ona" izan zen. Pantxoa eta Peiok belaunaldien arteko harremanaz hitz egin zuten: "Kantari eta belaunaldi desberdinak izanik ere, gauza batek batzen gaitu: euskarak". Beñat Oribek bideokliparen lanketaren inguruan zegoen maitasun eta elkartasunaz hitz egin zuen: "Jendea orduak eta orduak guri laguntzen aritu da ezeren truke. Afaltzera gonbidatu gintuzten, etxea utzi ziguten, eta honek horrela funtzionatzen duela konturatu ginen". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Urrats
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!