Euskaraz abesten duten taldeen maketa lehiaketa antolatu du Herri Urratsek

  • Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak “aukerak ireki” nahi dizkie euskal musikagileei. Urtarrilaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta otsailean iragarriko dute irabazlea. Saria maiatzaren 12an Herri Urratsen zuzenean jotzea izango.


2023ko abenduaren 13an - 11:39
Azken eguneraketa: 13:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal musika-talde berriei ateak irekitze aldera, maketa lehiaketa antolatu du Herri Urratsek, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak. Irabazleak zuzenean joko du maiatzaren 12an Senperen, Ortzadarra leloa izango duen edizioan. Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua biltzea izango du helburu.

Antolatzaileek adierazi dute urtero talde ugari jartzen direla kontaktuan Herri Urratsekin festan jotzeko. Proposamen kopurua ikusita, eta denak egun berean sartzea ezinezkoa dela, lehiaketa burutzea ikusi dute irtenbide. Hala ere, azpimarratu dute helburu nagusia euskal musikagile berriei “aukerak irekitzea” dela.

Maketa lehiaketan izena emateko epea abenduaren 3an hasi zen eta urtarrilaren 3an amaituko da. Euskaraz abesten duten taldeek abesti bat, bi edo hiru aurkeztu ditzakete, eta irabazlea otsailaren hasieran iragarriko da. Saria Herri Urratsen jotzea izango da. Lanak Wetransfer bidez bidali behar dira herriurrats@ikastola.eus helbidera, eta dokumentu bat erantsi behar da taldearen izena, jatorria eta kontaktuarekin.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Herri Urrats kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

2023ko maiatzaren 17
Herri kirats

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...