Herri Sanferminak: “Festaren erdigunean gaude, ez goaz bazterrera!”

  • “Sanfermin herrikoiak kanporatzen eta ikusezin bihurtzen saiatu dira, Herri Sanferminak Alde Zaharretik kanporatuz, etorkinen kolektiboak Basotxotik, peñei kalean ekitaldiak antolatzeko oztopoak jarriz... baina ez dute lortu”, adierazi dute Herri Sanferminen arduradunek antolatutako manifestazio-kalejiran.

Argazkiak: Herri Sanferminak

2022ko uztailaren 12an - 06:22
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iruñea erdigunea hartu eta udalaren asmoak salatzeko helburuz, kalejira egin dute astelehen honetan, Herri Sanferminek deituta. Jaien izaera herrikoia aldarrikatu eta udalak bazterrera bidali nahi izan dituela kritikatzearekin batera, udaletik Sanferminak pribatizatzen ari direla ohartarazi dute: “Festaren erdiguneko espazioak negozio pribatuaren esku uzten ari dira, eta bertako kultura eta ohituren gainetik musika- eta kultura-eredu globalizatuei eszenatoki nagusia eskaintzen. Gaztelu Plazarako egindako apustu berria da horren adibide nagusia”. Larria dela azpimarratu dute.

Jaiak bazterrean ospatzeari uko egin eta beste eragile batzuekin elkarlanean programazio ibiltaria antolatu dute Herri Sanferminek, “haien oztopoen gainetik” festak Alde Zaharrean ospatuz. Dena den, Sanferminak modu prekarioan ospatu behar izan dituztela eta ezin dela egoera hau normalizatu gaineratu dute.

Enrique Maya alkateari, Navarra Sumari “eta bere gobernua babesten duen PSNri” mezu garbia helarazi nahi izan diete kalejira formatuan: “Hemen gaude, ez goaz bazterrera!”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!