Herri mugimenduarentzat komunikazio tailerrak antolatu ditu Ahotsak

  • Ahotsa.info hedabideak herri mugimenduei zuzendutako komunikazio teknika eta erremintei buruzko ikastaroak antolatu ditu Iruñean.


2014ko maiatzaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Komunikabideen eta herri mugimenduen arteko erlazioa landuko dute ikastaroetan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat tailer prestatu dituzte, ikus-entzunezko gidoiak nola egin, prentsa-bulegoak nola kudeatu eta komunikabideekin nola erlazionatu azaltzeko, besteak beste.

Ikastaroaren helburua eragile politiko eta sindikalen eta herri mugimenduen arteko komunikazioa hobetzen ikastea dela azaldu dute.

Lehenengo tailerra Arantza Santestebanek eskainiko du, hilaren 31n: ikus-entzunezko gidoien eraketari buruz arituko da. Dokumentalen eta fikziozko lanen gidoi-idazketa nola egin azalduko du.

10:00etatik 19:00etara izango da ikastaroa eta 20 euro balio du izen emateak.

Bigarren ikastaroari dagokionez, prentsa-bulegoen kudeaketa eta hedabideekin eduki beharreko harremanari buruz arituko da Mirentxu Iribarren, ekainaren 2an eta 6an goiz eta arratsaldez.

Sergio Labayenek erakundeen prentsa aparatua nola antolatu azalduko du, eta Aritz Intxusta eta Martxelo Diaz kazetariek herri mugimenduen eta komunikabideen ateko erlazioaz hitz egingo dute.

Bigarren ikastaroan 50 euroren truke parte hartu ahal izango da.

Bideogintza tailer praktikoak

Ahotsa.info-ko kideak ez dira antolaketaz soilik arduratu. Hedabide horretako kazetariek Adobe Premiere programarekin oinarrizko bideo edizio ikastaroa eskainiko dute ekainaren 9tik 13ra. Kazetariaren segurtasun irizpide eta legalitateari buruzko eztabaida ere antolatu dute eta sortutako bideoak nola zabaldu azalduko dute.

Adobe Premiere nola erabili badakitenek maila aurreratuko edizio ikastaroan After Effects programa erabiltzen ikasi ahal izango dute. Besteak beste grafismoa, goiburuak eta audio edizioa landuko dira ikastaro horretan. Tailer bakoitzak 50 euro balio du.

Izen emate epea hilaren 30a arte irekita dagoela jakinarazi dute Ahotsa.info-ko kideek, izena emateko LAB-en Iruñeko egoitza nagusira jo behar da, Arga Ibaia kalean. Parte hartzaile kopurua mugatua izango dela adierazi dute antolatzaileek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
Osakidetzako hautaketa prozesuen egoera salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek

Hautaketa prozesuetako kudeaketa “geldirik edo kaosean murgilduta” dagoela diote elkarretaratzearen deitzaileek.


Aleksandra Kollontai
‘Boltxebike maitemindua’: panfleto arrosa bat

Gutun bat iritsi da Ukrainako Oberih aldizkarira: “Erredakzio estimatua, interesa dakizuekeen zerbait dela-eta idazten dizuet”. Funtzionario bat da idazten duena, Antsyxkin I. V. delakoa, eta aurkikuntza handi bat egin duenaren poz eta urduritasunarekin idazten du... [+]


Mercadona konspirazioa

Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]


2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude