Herri botoak eta gero hau!

  • Sanferminetako bezperaren bezperan nago, desberdinak izanen direlakoan aurtengoak. Aspaldiko ene ohituran jarraituko dut nik halere: Iruñetik kanpo bizi izanen ditut, nahiz eta ohiko arrazoiengatik ez.


2015eko uztailaren 07an - 04:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Opor-egun lasaiagoak pasatzera ihes egin ohi diet sanferminei aspalditik, lan beharrak behartuko nau aurten Iruñetik aldentzera.

Baina sanferminak beraiek desberdin hastear daude, zorionez. Guztiz desberdin ez, alta. Ez behintzat nik neuk nahi bezain desberdin. Alkatearen agerpen instituzionala prozesioan, adibidez. Zezenketetan, udal lehendakaritzak, adibidez. Desilusionatu agertu zitzaidan atzo ene betiko lagun bat prozesioaren kontuan. Zezenketei buruz  hitzik ez egin arren, seguru nago gai honen inguru ere berdin uste duela. Erakundeetatik egin beharreko lan pedagogikoa aipatu zidan. Aldakuntzak, bai, sakon eta sendo izan behar duela, eta horretarako urrats neurtuetan ibili behar, baina populismo mota batzuei, klerikalismoari adibidez, men egin gabe, teorian behintzat konstituzional den laikotasunaren (erlijio eta Estatu arteko bereizketaren) joko-zelaian arituz. Ados ni, pedagogia lanbide izan dudanaren aldetik, ene lagunak oraindik ere duen bezala, baina baliabide eta agertoki desberdinetan ibiliak biok: ertaineko irakaskuntza publikoan ni, adin eta mota guztietako irakurleei begira argitaratze lanean dabil laguna.

Zaila baldin bada pedagogia kontua eskolan, are zailagoa kalea, hiria bera denean eskola, adin eta tradizio eta formakuntza eta aurreiritzi eta mito eta gustu eta interes guztietakoek osaturiko gizarte oso bati begira jarduteko orduan. Ikasgelan, ezin irakatsi nahi genituzkeen ikasgai guztiak lehen egunean. Pedagogia prozesu bat da, luzea, neurtua, lehentasunak eta urrats bakoitza nola edo hala planteatu beharrekoa. Eskolan. Are gehiago kalean, hain zuzen ere umeak ez direlako herritarrak.

Aspaldi ezagutzen dut gure alkate berria, hainbat jardunetan kide izan gara, elkarrekiko estimukoak. Ez nion botoa eman, baina pozak bete ninduen Joseba Asiron zerrendaburu agertzen ikustean, agertze horrek berak ene ildoko ez ziren hautagaitzetan ere zerbait aldatzen ari zela adierazten zuelako. Eta poztu nau, ene kutuneko hautagaia haren atzetik gelditu denez, Asiron alkate ikusteak. Ene konfiantza osokoa dut, II. Errepublikatik hona Iruñeko alkaterik onena izanen delakoan. Prozesio eta zezenketa kontuen despit (oi Hemingwayk egin ziguna!). Pedagogia sendoak urrats txikiak eskatu.

Eta hitz hauek burutu orduko, greziarrena! Ia pozik noa Madrila.

 

Iruñean, 2015eko uztailak 5.

* Bixente Serrano Izko Geroa Baiko diputatua da Espainiako Kongresuan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


2025-07-16 | Axier Lopez
Gora San Panpin!

Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Eduardo Ibero (Yala Nafarroa)
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”

Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

 


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude