Hendaiako film festibala abian da: ahalmen urriko pertsonari buruzko lanak nabari dira

  • Hizkuntza eta kultura anitzi buruzko gizarte gaiak lantzen dituzten filmak eskaintzen dituzte Hendaiako Film Festibalean.7. edizioa abiatu zen ostegunean, eta igande bitartean burutzen ari da. Ahalmen urriko pertsonen gaia nabarmendu du festibalaren burua den Anjela Mejiasek


2019ko urriaren 18an - 11:56
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Festibala Begiradak elkarteak antolatua da Jean François Tifiou presidentearen eskutik abiatu da. Nazioarte sailean 20 laburmetraia izanen dira ikusgai, Frantzia, Espainia, Euskal Herritik eta Aragoitik etorrita. Aurten bereziki gazte publikoari begira atondu da festibala. Ostegunean, sail berezia eskaini zaie ikasleei.

Festibalaren antolatzaile eta buru Anjela Mejiasek esan duenez, askotariko gaiak landu dituzte film hauetan, baina 7. ediziotan, ahalmen urriko pertsonen ingurukoak dira. Horietako bat Iruñetik heldu da, Asperger sindromea pairatzen duen gazte baten inguruan egina. Alzheimer gaixotasunari buruzko film bat ere bada. Halaber, emakumeekiko bortizkeria eta bakartasunari buruzkoak ere bai.

Laburmetraia onenaren sariaz gain, gizon eta emakume aktore onenen saria, gidoia, argazkia, musika eta euskal film onena sariak emango dira, Publikoaren eta ikasleen sariak ere banatuko dituzte.


Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...