HELEParen aurkako helegitea bertan behera utzi du Frantziako Barne ministroak

  • 71 hautetsik ezarritako helegitea deuseztatu du Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek. Bere iritzian, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa eratzeko prozedura legezkoa da.


2016ko uztailaren 14an - 10:58
Bernard Cazenave, Frantziako Barne ministroa. Argazkilaria: Isabelle Miquelestorena
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Mediabask-ek jakinarazi duenez, iragan maiatzaren, helegitea izenpetu duten 71 hautetsiek ministroarengana jo zuten. Horien artean, izn hauek azpimarratu behar dira: Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko presidentea eta Miarritzeko, Angeluko, Bokaleko eta Bidarteko auzapezak. Horiek guztiek elkargoaren aukera deuseztatzeko eskatu zioten.

Bernard Cazeneuvek erantzun hau eman zien hautetsi hauei: “HELEP erakunde publikoa sortzeko NOTRE legeak finkatutako prozedura errespetatzen du. Halaber, Herriarteko Lankidetzarako Departamendu Batzordean eskema berria egokia aztertua izan da”. Beste ezaugarri bat ere aipatu du ministroak: “Ipar Euskal Herriaren lurraldeak zentzu osoa du, 1997tik Pays egitura gisa onartua delako”.

Ekainaren hasieran Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoa sortzeko lanak aitzina eramanen dituen gidaritza taldea osatu da. Pirinio Atlantikoetako prefeta Pierre Andre Durandek elkargoaren aldeko emaitza aktan jaso eta berretsi ondoren.

Haatik, adierazgarria ere bada, Herri Elkargoaren hainbat aurkari instituzioa eratzeko lan taldean izatea, 71 hautetsi horietako batzuk hain juxtu ere.

Batera plataformak uztailaren 27an elkarretaratzera ditu du Baionara; 19:00etan, Xaho plazan. Deitzaileek elkargo bakarraren aldeko emandako urratsa ospatu nahi dute  Ensemble. Eraiki dezagun lelopean.


Euskal Hirigune Elkargoa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.